Ekonomia-Alienazioa Marxen Ikuspegitik: Lana eta Gizartea

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Ekonomia-Alienazioa

Ekonomia-alienazioa kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.

Gizakia Marxismoaren Ikusmoldetik

Gizakiaren Esentzia

Lana: Gizakiak ingurunean moldatzeko dituen gaitasunak lanean eta tresnekin gauzatzen dira; jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du ("homo faber").

Gizartea (soziala): Lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean; bere errealitate osoa bere harreman sozialen multzoa da.

Alienazioaz

Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua; zenbait kasutan zoroaren sinonimoa (arrazoimena, bere burua, galdu duena…)

Alienazio Motak

Marxen ustez alienazio garrantzitsuena lanarena da: hemendik sortzen dira beste alienazio guztiak; alienazio guztiek sustrai ekonomikoa dute.

Hala ere, erlijio-alienazioak, nahiz eta jatorrizkoa ez izan, gizateriaren historian izugarrizko garrantzi eta eragina izan du: beste alienazioen eredu bezala ikusi du Marx-ek.

Ekonomia-Alienazioa

Marx-en ustez alienazio garrantzitsuena ekonomikoa da, giza bizitzaren oinarria lana baita.

Mendebaldeko filosofiak dionaren aurka, Marx-en ustez gizakiaren esentzia ez da arrazoimena, lana baizik.

Zergatik Alienatzen Du Gizakia Lanak?

Langileak produktu edo ekoizkin bakoitzean bere barruko zerbait uzten du, bere giza energia, bere irudimena; ekoizkina langilearen objektibazioa da; langilearen nortasuna produktuan bertan geratzen da integraturik.

Jabego pribatuan oinarriturik dauden gizarteetan gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla uste du, bereak ez diren zerbait bezala, eta orduan alienatu egiten da, arroztu nolabait esateko, berarekin jadanik zerikusirik ez dutela jabetu baita.

Ondorioz

Bere lanaren ekoizkina arrotza bihurtzen zaio, beraz honekin alienaturik gelditzen da langilea.

Ekoizteko bitartekoen jabeak ere arrotzak dira, harremanak ez dira humanoak, ekonomikoak baizik.

Honelako egoeretan gizakiaren askatasunaren ukapena eta deshumanizazioa nabarmenak dira.

Entradas relacionadas: