Ekonomia etikoa eta utopiaren balioa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Ekonomia etikorantz
Zer da ekonomia? Funtsean, giza banakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Ekonomiak eta enpresek haiek ere badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan.
Ekonomia eta etika
Aristotelesek etxea zuzen administratzean datzala zioen ekonomia; ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Krematistika besteengan prestatu ere egin gabe ondasunak pilatzekoa zen, hain zuzen. Adam Smithek ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu behar da.
Amaya Sen eta bestelako ekonomia
Amaya Sen pertsonon zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna pobrezia-maila eta desberdintasun-maila handiak direnean, ekonomia-hazkundeak ez du zerikusirik aurrerapen moralarekin. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da: ekitatiboa eta ekologikoagoa.
Ekonomia etikoa: ez merkatuak bakarrik
Ekonomia egiten duten bakarrak ez dira merkatuak eta enpresak. Adibidez, kontsumitzaile garen aldetik, kontsumismoa nagusiki herrialde garatuetan.
Utopiaren balioa
MacIntyre pentsalariak eta beste hainbatek diotenez, inon ez dira betetzen giza eskubideak. Nozio hori funtzio moral bat da, irizpide abstraktuegia, alferrikakoa eta erabilezina; utopiatzat har ditzakegu giza eskubideak. Utopia hitza zentzu txarrean fikzio baita, ameskeria hutsa da.
Thomas Mororen Utopia
Thomas Morok utopia neologismoa asmatu zuenean, Utopia lanean (euskaraz: Errepublikarik onena eta Utopia uharte berria), aspaldiko pentsamolde-tradizio bati jarraituz, gizarte ideal bat deskribatuz, benetan zegoena kritikatzea, injustiziaren zergatietara iristea eta irtenbideak bilatzen laguntzea zuen helburu. Utopia hura orduko gizartea eta gobernua kritikatzeko kontakizun bat da.
Utopiazko beste lan batzuk
- Platonen Errepublika
- San Agustinen Jainkoaren Hiria
- Tommaso Campanellaren Eguzkiaren Hiria
- Francis Baconen Atlantida Berria
- Charles Fourierren eta beste batzuen mundu industrial eta sozial berriak
Garai eta kultura guztietan aipatu izan dira nolabaiteko gizarte eta bizimodu hobeak.
Pentsamendu utopikoaren jatorria
Pentsamendu utopiaren jatorria gizartea aldatu eta eraldatu nahi izatea baita, bestelako bat sortu nahi izatea. Gure esku dago haiek aldatu eta hobetzea. Nolakoa beharko lukeen horretarantz jotzen dugu, zer gizarte mota ekar litzaketen arrazoimenak.
Utopia: zerumuga eta kritika
Gizarte-eredu alternatibo bat aurkeztean, ez dira fikzio edo ameskeria hutsak. Zer garen eta zer izan nahi dugun ulertzeko beste modu bat eskaintzen dute: zerumuga moduko bat, tokian tokiko gizartea kritikatzeko.
Giza eskubideak utopia errealista
Giza eskubideak utopia errealista gisa interpretatu behar dira. Pentsamendu utopikoak pentsamendu kritikoa izan behar du nahitaez: gure gizarteetako justizia falta kritikatzeko balio digu, bai eta jarduteko beste era batzuk eta gizartea aldatzeko eta hobetzeko aukera berriak bilatzeko ere.