Ekonomia eta Historia Terminoen Glosarioa

Enviado por EnekoF y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Eskari-eskaintza
Eskaria, populazioak behar duen lehengai kopurua edo mota da. Eskaintza, aldiz, industriak ekoizten duen lehengai kopuruari deritzo. Bien artean ematen diren aldaketengatik prezioak gora edo behera egiten dute. Eskaria handia izanez gero, prezioa igo egiten da, eta eskaria txikia izanez gero, jaitsi.
Akzioa
Sozietate baten kapitala banatuta dagoen zatietako bakoitza da.
Burtsa
Merkatu bat, bertan prezioak finkatzen dira.
Enclosure
Nekazaritzarako erabiltzen diren lurrak.
Openfield
Paisaia eta landa mota bat da.
Lugorria
Denbora askoz landatu ez den toki bat.
Errotazio prozesua
Bessemer bihurgailua
Altzairua seriean ekoizteko lehen prozesu merkea izan zen.
Lurrun makina
Lurrun-makina uraren energia termikoa energia mekanikoan eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motor bat da.
Etxeko-Sistema
Nekazaritza eta artisautza elkartzen dituen sistema da.
Kateko sistema
Lan egiteko sistema bat da. Langile bakoitzari funtzio espezifiko bat ezartzen zaio. Langile bakar batek prozesu osoa egin beharrean, bere zatia egin eta ondokoari pasatzen dio lana. Hau da, langile batek hasitakoa beste batek amaitzen du. Bigarren Industria Iraultzarekin lotuta dago.
Kolonia
Lurralde metropoli batek kolonizatutako lurraldea. XIX. mendean, gehienetan, Afrikako eta Asiako lurraldeak izan ziren koloniak.
Metropolia
Koloniak sortzen zituen eta horien administrazioaz arduratzen zen estatua zen.
Protekzionismoa
Protekzionismo ekonomikoa, estatu baten barne produktuak atzerriko produktuen lehiatik defendatzen duen nazionalismo ekonomikoa da. Estatuak autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, adibidez, atzerriko produktuei zerga handiagoak ezartzen dizkie.
Merkatu askea
Prezioak eskariaren eta eskaintzaren bitartez ezarrita dauden merkatuaren egoera.
Iraultza demografikoa
Aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala da.
Muga-zerga
Inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira.
Burgeseria
Jabetza eta kapitala lortzen duten pertsona aberatsek eratutako klase soziala.
Langileria
Langileen multzoa.
Mule Jenny
Kotoia eta beste zuntz batzuk iruteko erabiltzen zen makina.
Lehia
Enpresen edo sektoreen arteko lehia.
Inperialismoa
Berezko lurraldearen edo eragin-eremuaren hedapena da, beste herri batzuk menperatuz.
Kapitalismoa
Sistema ekonomikoen multzo bat da.
Jabetza pribatua
Pertsonek eta enpresek kapitala, lurrak, ondasunak edo beste edozein jabetza eskuratu, kontrolatu, erabili eta oinordetzan uzteko eskubidea da.
Globalizazioa
Gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna da, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa eragiten duen prozesua.
Holding
Akzio gehienen jabe den finantza-enpresa, hainbat jarduera ekonomiko edo industrialetan diharduten enpresa multzoa kudeatzen duena.
Kartela
Trust
Produktu berdinak ekoizten dituzten hainbat enpresa elkartzen direneko egoera da.
Multinazionala
Beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituzten enpresak dira.
James Watt
Lurrun makinaren sortzailea.

Entradas relacionadas: