Ekonomia eta Industria Glosarioa
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB
Industria: Jarduera ekonomiko eta teknikoa, non lehengaiak eraldatzen diren gizakien beharrak asetzeko produktu bihurtu arte. Jarduera horretara dedikatzen diren instalazioei ere erreferentzia egin diezaieke (Bigarren Sektorea).
Enpresa: Enpresa talde batek, baliabide materialez eta finantzarioz osatutako unitate bat helburu bezala duela zerbait ekoiztea edo zerbitzu bat eskaintzea eta horren truke etekinak lortzea.
Holding: Enpresen antolakuntza edo taldekatzea, non konpainia batek akzio guztiak edo gehienak kontrolatzen dituen eta era horretan enpresa horren gaineko kontrola hartzen duen.
Deskokatze industriala: Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da. Enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joan daitezke, kostuak murriztuz.
Goi teknologiako industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Sektore hauetan oinarritzen da: Ordenagailuak, tresna optikoak, material elektronikoak… parke teknologiko edo zientifikoetan ezartzen da.
Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein Barne Produktu Gordinari egindako ekarpenari dagokionez.
Garapen iraunkorra: Kontzeptu hau 1987 urtean agertu zen eta Nazio Batuen Erakundeko ingurugiro eta garapenari buruzko batzordeak aurkeztu zuen. Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe.
Garraio azpiegitura: Garraio-sistemaren oinarri materiala osatzen dute, eraikin edo egitura finkoak dira: autobideak, errepideak, portuak… garraio baliabideek ere garraio sistema osatzen dute. Baliabideak osagai mugikorrak dira: ibilgailuak, ontziak, kamioiak…
Plataforma logistikoa: Mugatutako zonalde bat, non operadore desberdinek kontrolatzen dituzten merkantzien garraioa eta banaketa, bai nazio mailan baita nazioarte mailan ere. Plataforma hauek, izen desberdinak dituzte: Portu lehorrak, Merkantzietako Zentro Integratuak (CIM), Ekintza Logistikako guneak (ZAL).
Portu lehorra: Terminal intermodal mota bat, normalean erreferentziako zona baten barruan kokatua eta ondo komunikatua inguruko portuekin lotura errazak izateko, bai trenbidearen bidez edo errepideko garraioen bidez.
Frankizia: Kooperazio sistema bat, non pertsona batek beste bati marka bat, produktu edo zerbitzu errentagarri bat uzten dion bere negozioa kudeatzeko.