Ekonomia eta Industria Glosarioa
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB
Lehengaiak
Naturatik eskuratzen diren materialak dira, zuzenean baliatzeko edo ekoizpen-prozesu batean integratuta, horiek eraldatuz, beste lehengai eta produktuekin konbinatuz, produktu berriak sortzeko.
Bi mota bereizten dira:
- Berriztagarriak: Zura, ura.
- Berriztaezinak: Petrolioa, mineralak.
Garapen Poloak
Administrazio publikoaren aldetik bultzatzen diren eremu txikiak dira, industria eta zerbitzu berritzaile eta aurreratuekin, inguruko eskualde zabalean eta herrialde osoan efektu ekonomiko onuragarriak hedatzeko asmoz.
Energia-iturri Berriztaezina
Gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. Beraz, amaitu egin daitezke, eta behin amaituz gero, ezin dira berriro lortu. Agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio-sistemarik existitzen ez delako.
Adibidez: Gasa.
Energia-iturri Berriztagarria
Etengabe berritzen diren eta agortezinak diren, baina aldizkakoak izan daitezkeen iturri naturaletatik lortutako energia da. Izan ere, berriztagarriek, garbiak eta agortezinak izan arren, produkzio-mugapen handiak dituzte behar dugun energia guztia hornitzeko, are gehiago oso industrializatuta dagoen gizarte batean.
Adibidez: Hidroelektrikoa.
Zentral Termikoak
Bero-energia energia elektriko bihurtzeko erabiltzen den instalazioa da. Bero-energia hori hainbat prozesutatik lor daiteke eta turbina baten bidez energia elektriko bihurtzen da. Horietako prozesu askok gas-emisioak dituzte eta berotegi-efektua handitzen dute.
Zentral Nuklearra
Energia nuklearretik elektrizitatea sortzen duen instalazio industriala da. Gai fisiagarriak erabiltzen ditu beroa sortzeko, eta bero horren bidez, ziklo termodinamiko baten bitartez, alternadore bat mugiarazten da.
Energia Menpekotasuna
Herrialde batek hornitu ahal izateko inportatu behar duen energia primarioaren kantitatea da. Beraz, kanpoko herrialde batek kontsumitzen duen energia guztia lortzeko duen mendekotasunari buruz ari gara.
I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)
Berriki agertu den kontzeptua da, zientzia, teknologia eta gizarteari buruzko ikerketen testuinguruan; aurreko I+G (Ikerketa eta Garapena) kontzeptua gainditzeko sortua.
Industria Helduak
Lehiakortasun eta eskari handia jasaten duten industriaren adarrak dira. Adibideak:
- Metalurgia: Metalak erabiltzen ditu lehengaitzat.
- Siderurgia: Integralak labe garaietan burdin-mineraletik lortzen du altzairua, eta ez-integralak txatarretik.
- Ontzigintza: Birmoldaketa luzea jasan du, baina azken urteetan erabat murgildu da ontzien berrikuntza teknologikoan.
- Ehungintza eta Jantzigintza: Ezaugarri nagusiak lanpostuen ugaritasuna eta enpresa-minifundismoa dira.
- Beste sektore batzuk: Oinetakogintza, jostailugintza, eta abar.
ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)
Tamainaren arabera sailkatzen diren enpresak dira. Europar Batasunean 250 langile baino gutxiagoko enpresak hartzen dira kontuan. Halaber, hiru azpikategorietan sailkatzen dira:
- Mikroenpresak: 10 langile baino gutxiagokoak.
- Enpresa Txikiak: 50 langile baino gutxiagokoak.
- Enpresa Ertainak: 250 langile baino gutxiagokoak.
Deslokalizazioa
Produktu bat herrialde batetik bestera eramatea da, prezio baxuago batean ekoizteko asmoz. Gastuak murriztea da deslokalizazioaren funtsezko helburua; horregatik, enpresak leku azpigaratuetara eta garapen bidean dauden herrialdeetara eramaten dituzte, han langileek askoz gutxiago kobratzen dutelako.
Industri deslokalizazioa ekonomiaren mundializazio edo globalizazio prozesuetan txertatuta dago. Prozesu horiek enpresa transnazionalei eragiten die gehienbat.
Industria Birmoldaketa
Industria-birmoldaketa edo errekonbertsio industriala eskualde batean gertatzen den industria-gainbeheraren ondorioz, eta horri aurre egiteko, administrazio publikoek industria-sektore berriak sustatu eta industria zaharrak lehiakor bihurtzeko burutzen dituzten ahaleginen multzoa da.