Ekonomia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Industria

Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Ekoitzitako produktuen arabera, industria-jarduera mota ezberdinak daude.

Enpresa

Giza, material eta elementu teknikoz osatutako antolaketa-unitatea edo erakundea da, helburu ekonomikoekin ondasunak edo zerbitzuak ekoizten edo ematen dituena, gizartearen beharrak eta eskariak asetzeko. Enpresa mota desberdinak daude; horrela, industrialak dira intsumoak eta lehengaiak bitarteko eta azken ondasun bihurtzeaz arduratzen direnak.

Holding

Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen finantza-sozietatea da, haien akzio guztiak edo parte garrantzitsu bat duelako.

Industria-Deslokalizazioa

Lantegi industrial bat bere jatorrizko kokapenetik beste batera (beste hiri, eskualde, herrialde edo kontinente batera) osorik edo partez lekualdatzea da, ekoizpen-kostuak murrizteko eta, hala, enpresaren mozkinak handitzeko. Globalizazioari lotutako prozesu bat da.

Goi-Teknologiako Industria

Ezagutza zientifiko eta teknologikoen berrikuntza azkarra eta konplexutasun handia ezaugarri dituen industria da, oinarri teknologiko sendoa behar duena.

Tertziarizazioa

Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala da.

Garapen Jasangarria

Garapen mota bat da, egungo belaunaldien premiak asetzen dituena, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak ase ahal izatea arriskuan jarri gabe.

Garraio Azpiegiturak

Garraio-sistemen oinarri materiala dira. Sareek (trenbideak, autobideak...), garraioak antolatzen dituzten gune logistikoek (aireportuak, tren-geltokiak, salgai-guneak...) eta gidatzea seguru egiten duten ezinbesteko gailuek osatzen dute.

Plataforma Logistikoa

Eremu bat da, non hainbat enpresak salgaien garraioaren logistikarekin lotutako jarduerak egiten dituzten.

Portu Lehorra

Salgaien terminal multimodala da, herrialde baten barrualdean kokatua eta itsas portuekin lotura duena. Aduana-zerbitzuak ere izan daitezke bertan.

Frankizia

Juridikoki desberdina den enpresa baten establezimendu-katea da, kontratu baten bidez lotuta dagoena eta lizentzia eta kopuru bat ordaintzearen truke, publizitatea eta abar ere ematen dizkiena.

Entradas relacionadas: