Ekonomia Kapitalistaren Lehen Mundializazioa: XIX. Mendeko Bilakaera
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Ekonomia Kapitalistaren Lehen Mundializazioa: XIX. Mendeko Bilakaera
Protekzionismoa, Kartelak eta Holdingak
Protekzionismoa: ekoizpen nazionalari atzerriko produktuei baino babes handiagoa ematea gomendatzen duen doktrina ekonomikoa da. Inportazioei zergak ezartzen zaizkie eta esportazioak bultzatzen dira.
Kartela: ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresen aldi baterako elkarketa da.
Holdinga: beste enpresa batzuen jarduerak kontrolatzen dituen finantza-elkartea da.
Ekonomia Kapitalistaren Lehen Mundializazioaren Ezaugarriak
Beste herrialde eta industria-potentzia batzuk areagotzeagatik, lehia areagotu zen.
- Enpresa txikiak sozietate anonimo bihurtu ziren.
- Enpresa-kontzentrazioan, monopolio-jardunak ezartzen ahalegindu ziren enpresa handiak, prezioak eta merkatuak kontrolatuz eta lehia desagerraraziz. Horrek mehatxu handia ekarri zion liberalismo ekonomikoaren oinarrizko printzipioari.
- Bankuak industrian parte hartzen hasi ziren. Bankuak epe luzeko maileguak ematen zizkieten enpresei.
Kapital Merkatuen Integrazioa eta Nazioarteko Merkataritzaren Garapena
- Kapital-esportazioak mendebaldeko Europatik etorri ziren, batik bat Erresuma Batutik. Londres izan zen munduko finantza-hiri nagusia. Ondoren, Frantzia eta Alemania ere mailegu-emaile handiak izan ziren. Etekin handiena ematen zuten herrialdeetan inbertitzen zituzten kapitalak, besteak beste Amerikan, Errusian eta inperio kolonialetan.
- Produktu-prezioak merketzea, kontsumitzaile-kopuruak gora egitea.
- Garraiobideen iraultza: produktuak mundu osora iristea eta garraioaren kostua murriztea.
- Nazioarteko diru-sistema bat garatzea: urre-patroiaren onarpena.
- Europa izan zen nagusi munduko gainerako tokiekin egindako merkataritza-trukeetan. Elikagaiak eta lehengaiak inportatzen zituzten eta manufaktura-produktuak esportatzen zituen.
Demografia Hedapena eta Migrazio Handiak XIX. Mendean
- Europako biztanleriak hazkunde-erritmo izugarria izan zuen XIX. mendearen bigarren erdian.
Europako Biztanleriaren Hazkundearen Arrazoiak
- Heriotza-tasak behera egin zuen.
- Bizitza-maila hobetu zen.
- Medikuntzan eta higienean aurrerapausoak eman ziren.
- Jaiotza-tasa hobetu zen.
Migrazioak XIX. Mendean
- Pertsona asko hirietara mugitu ziren (hiritartzea).
- Europarrek itsasoaz haraindiko lurretara egindako emigrazio jendetsua gertatu zen.
- Emigratzaile gehienak europarrak ziren. 60 milioi europarrek Europatik kanpora emigratu behar izan zuten. Amerikara, bereziki AEBra emigratu zuten. Horrez gain, Argentinara, Kanadara eta Brasilera joan ziren.
- Neurri txikiagoan, europarrek Afrika iparraldera ere emigratu zuten, bai eta Hegoafrikara, Australiara eta Zeelanda Berrira ere.
- Indiarren eta txinatarren emigrazioa ere handia izan zen. Asiako lurraldeetara, Hegoafrikara eta Madagaskarrera emigratu zuten.