Ekonomia Kontzeptu Nagusiak: BPGd, Oligopolioa eta Langabezia
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,61 KB
Barne Produktu Gordina (BPGd)
Barne Produktu Gordina (BPGd) herrialde batean denboraldi batean (eskuarki, urtebete izan ohi da) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
BPGd-aren Ezaugarriak
- Txanpon edo moneta batean neurtzen da.
- Azken ondasunen balioak soilik adierazten du.
- Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du.
- Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du, urtebetean ekoitzitakoa, oro har.
- Datuak ere oso objektiboak dira.
BPGd-aren Mugak
- BPGd-ak ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak. Estatuaren begietatik at egiten diren jarduerei ezkutuko ekonomia deritze, hau da, diru beltza.
- BPGd-ak ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukean dirurik erabiltzen ez den jarduerarik.
- BPGd-ak ez du neurtzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea.
Kanpo-eraginak
Kanpo-eraginak ekonomia-jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira.
- Kanpo kostua (edo kanpo-eragin kaltegarria): Ekonomia-jarduera batek hura egiten duen pertsonari ez, besteei eragiten dien kostuari esaten zaio.
- Kanpo-onura (edo kanpo-eragin onuragarria): Ekonomia-jarduera bat egiten duten pertsonek ez, besteek jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.
Oligopolioa
- Enpresa gutxi: Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da.
- Merkatu homogeneoa: Mota horretako merkatuko produktuak, behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.
- Kapital-inbertsio handiak: Merkatu oligopolistetan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handi-handien esku daude soilik.
Enplegu-politika eta Langabezia Motak
Enplegu-politika helburu nagusia ekonomia bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira.
| Langabezia mota | Helburua | Neurriak |
| Ziklikoa edo koiunturala | Langileen eskaintza egonkortzea | Aurretiko erretiroak sustatzea, derrigorrezko hezkuntza aldia luzatzea... |
| Urte-sasoikoa | Urte-sasoikoa ez izaten ahalegintzea | Urte-sasoikoak ez diren jarduerak sustatzea... |
| Egiturazkoa | Teknologia berriak ezar daitezen sustatzea | I+G+B sustatzea, prestakuntza balioaniztasuna... |