Ekonomia, Premiak eta Eragileak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB
1. Ekonomia-jarduera
Ezaugarriak:
Helburu nagusia gizakien premiak eta nahiak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzea da, gehienetan dirua lortzeaz gain. Ondasunak salgai ukigarriak dira. Zerbitzuak, berriz, ondasun materialik sortzen ez dituzten jarduerak dira. Haiek ekoizten dituztenak ekoizleak dira, eta kontsumitzaileak, berriz, ondasun eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituztenak.
Ekoizleek produktu jakin baten kantitate bat jartzen duten salgaia eskaintza da. Eta, berriz, kontsumitzaileek erosi nahi duten produktuaren kantitatea eskaria da. Barne Produktu Gordina (BPG) lurralde batean urtebetean ekoizten diren ondasunen eta zerbitzuen diru-balioa da.
Faseak:
Ekoizpena: Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko edo fabrikatzeko beharrezko jarduera guztiak.
Banaketa: Ekoizleak eta kontsumitzaileak harremanetan jartzen dituzten jarduerak (garraioa, merkataritza...). Bi modutara egin daiteke:
Ekoizle baten eta azken kontsumitzailearen artean: Adibidez, oinetako denda batek oinetako fabrikak sortutako produktuak saltzen dizkie kontsumitzaileei.
Bi ekoizleren artean: Bigarrenak lehenaren produktu bat erabiltzen edo aldatzen du beste bat ekoizteko. Adibidez, automobil enpresa batek ispiluak erosten dizkio beste bati, ekoizten dituen autoei jarri ahal izateko.
Kontsumoa: Premiaren bat asetzeko ondasun edo zerbitzu bat erostean datza.
2. Maslow (1908-1970) Piramidea
Psikologo honen arabera:
Gizakiak modu hierarkizatuan hautematen ditu bere premiak; hau da, lehenbizi inportanteagoak direnak asetzen ditu. Gizarte aberatsetan aseta egon ohi dira oinarrizko premiak, eta gainerako premiek garrantzia hartzen dute. Eskariak ez die beti benetako premiei erantzuten, eta publizitatearen bidez premia faltsuak sortu ahal dira.
Kontsumitzaile arduratsuaren zazpi arauak:
Badaki zein den bere finantza-egoera, benetako premiak, eskubideak eta betebeharrak.
Informazioa jasotzen du kalitateari buruz, prezioaren arteko loturari buruz...
Kritikoa da publizitatearekin, pertsonak nolakoak diren kontuan hartuta.
Bere osasunean pentsatzen du, kaltegarria dena ez kontsumituz.
Kontsumo jasangarria bultzatzen du, ingurunean duen eragina murriztuz.
Solidarioa da, bidezko merkataritzako edo politika etikoak dituzten enpresetako produktuak kontsumituz.
Aktiboa da, kontsumitzaileen eskubideak babestuz.
3. Ekonomia Eragileak
Pertsonak:
Hainbat modutan hartzen dute parte ekonomia-jardueran.
Bere lana ematen diete enpresei, soldataren truke.
Diru-sarrerak erabiltzen dituzte enpresek eta estatuek sortutako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko. Aurrezkiak inbertitzen dituzte eta zergak ordaintzen dituzte.
Enpresak:
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten eta banatzen dituzte etekin ekonomikoen truke. Eta etekin horien parte bat estatuei ordaintzen diete zerga moduan.
Estatuak:
Bi jarduera mota ditu:
Ekonomia arloko politika egiten du; ekonomia-jarduerak kontrolatzen eta bideratzen dituzten arauak sortuz.