Ekonomia Publikoa: Funtzioak eta Politikak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,1 KB

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira. Hauek dira nagusiak:

  • Ekonomiaren izaera ziklikoa: Ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak dira.
  • Ondasun Publikoak egotea: Estatuak esku hartzen du errentagarriak ez diren ondasunak emateko.
  • Kanpo-eraginak: Ekonomia-jarduera batek hura egiten ez duen pertsonari edo besteei eragiten dienean.
  • Lehia ez-perfektua: Estatuaren esku-hartzea lehia askearen defentsan gauzatzen da.
  • Errentaren banaketa desorekatua: Estatuaren esku-hartzea zerga-politiken bitartez gauzatzen da.

Sektore Publikoaren Zeregina eta Politika Ekonomikoa

Sektore publikoak hainbat zeregin ditu ekonomian:

  • Jarduera ekonomikoa arautzea: Eragile ekonomikoen jarduera antolatzeko arauak ezartzen ditu.
  • Zergak ezartzea: Gastuei aurre egiteko, enpresek eta biztanleek ordainduta.
  • Ondasun eta zerbitzuak eskaintzea: Justizia, hezkuntza, osasuna eta ur-zerbitzuak, besteak beste.
  • Errentaren birbanaketa: Langabeziari aurre egiteko eta prezioak ez igotzeko neurriak hartzen ditu.
  • Ekonomiaren egonkortasuna eta garapena sustatzea eta bermatzea.

Politika Ekonomikoa: Koiunturalak

Epe laburreko helburuak dituzten politikak dira:

  • Zerga Politika: Hazkunde ekonomikoa, enplegua lortzea, prezioak egonkortzea eta defizita kontrolatzea helburu duten gastu- eta zerga-neurriak.
  • Moneta Politika: Diru-eskaintza erabakitzen du, ekonomia eta enplegua bultzatu eta prezioak egonkortzeko asmoz.
  • Kanpo Politika: Inportazioak murriztu eta esportazioak bultzatzea helburu du.
  • Errenta Politika: Prezioen eraginkortasunean eragiten du.

Politika Ekonomikoa: Egiturazkoak

Helburua ez da hazkunde ekonomikoa edo egonkortasun ekonomikoa lortzea, baizik eta garapena bultzatzea, epe luzerako politika ekonomikoen bidez. Adibidez, sektore bat berrantolatzea, zonalde baten garapena sustatzea edo garraiobide berriak sortzea.

Aurrekontu Publikoak

Aurrekontu publikoak orekatuak izan daitezke, sarrera gehiago gastu baino (Superabita) edo alderantziz (Defizita).

Gastu Publikoa

Gastu publikoa hiru irizpideren arabera azter daiteke:

  1. Zertarako? (Funtzionala): Helburuak jakiteko.
  2. Nola gastatu? (Ekonomikoa): Gastatzeko modua jakitea.
  3. Nork egin gastua? (Organikoa): Administrazioko erakundeak.

Diru Sarrera Publikoak

Diru-sarrera publikoak bi motatakoak izan daitezke:

1. Fiskalak

  • Gizarte Kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egindako ordainketak dira.
  • Tributuak: Derrigorrezkoak dira, eta zerbitzu edo ondasun bat kontsumitzeagatik, errenta eta aberastasuna birbanatzeko, edo kaltegarriak diren gauzen kontsumoa jaisteko ezartzen dira.

    Zerga Motak:

    • Proportzionala: Zerga-tasa finkoa da, adibidez, sozietateen mozkinen gaineko zerga.
    • Progresiboak: Aberastasuna handitzen denean, zerga edo errenta ere handitzen da.
    • Erregresiboak: Zerga-kuota berdina da guztientzat; pertsona guztiek ordaintzen dute berdina.
  • Tasak: Ez dira derrigorrezkoak kasu batzuetan, eta zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaintzen dira.
  • Kontribuzio Tasak: Derrigorrezkoak dira eta tributu mota bat dira.

2. Ez Fiskalak

  • Transferentzi Arrunta: Adibidez, loteriako diru-sarrerak.
  • Zeharkako Zergak: Kontsumoak, inportazioak, esportazioak zergapetzen dituzte, adibidez, BEZa (IVA).
  • Zerga Zuzenak: Pertsonen edo enpresen errenta eta aberastasuna zergapetzen dituzte, adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Defizit Publikoa

Defizit publikoaren inguruko ikuspegi desberdinak daude:

  • Eredu ekonomiko keynesiarra: Honen ustez, estatuak enplegu betea eta egonkortasuna lortzeko zorpetu egin behar zen.
  • Eredu klasiko edo neoliberalak: Estatuaren zorpetzea kritikatzen zuten, honek inflazioa eragiten zuelakoan.

Defizit motak:

  • Defizit ziklikoa: Ekonomia-zikloan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da.
  • Egiturazko defizita: Iraunkorra da, gobernuek nahita hartutako erabakien eraginez sortutakoa.

Defizitaren finantzazioa:

  • Zor publikoa jaulkitu.
  • Zergak igo.
  • Zirkulazioan dagoen diru-kopurua handitu.

Presio Fiskala

Lurralde batean sortzen den aberastasunetik, herri-administrazioak biltzen duen zatia da, zerga, kotizazio eta tasa bidez. Formula hau da:

(Zergetatik eta langileen kotizazioetatik lortutako diru-sarrerak / BPGd) x 100

Zerga Politika: Zerga Tresnak

Zerga politikak hainbat tresna ditu:

  • Obra Publikoetako Programak: Bi helburu dituzte: ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea, eta herrialdeak azpiegiturak izatea.
  • Enplegu eta Prestakuntza Planak: Helburua langileak denbora laburrean prestatu eta kontratatzea da, azkar laneratzeko.
  • Transferentzia Programak: Egoera okerrenean dauden taldeei laguntzen zaie, ordainketa iraunkorren bidez.
  • Zerga Tasen Aldaketa: Norberaren errentaren arabera erabakitzen dugu zer kontsumitu eta zer ez.

Zerga Politika Hedatzailea

Zerga politika hedatzaileak bi neurri nagusi ditu:

  1. Gastu Publikoa Handitzea: Estatuak obra publikoak jartzen ditu martxan (ospitaleak, errepideak, ikastetxeak).
  2. Zergen Murrizketa: Zergak jaistean, errenta erabilgarria handiagoa izango da.

Entradas relacionadas: