Ekonomia Sektoreak, Merkataritza eta Europar Batasuna
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,5 KB
Ekonomia Sektoreak
Lehen Sektorea
Kolonbia, Egipto, Kongo, Tanzania
Bigarren Sektorea
Brasil, Mongolia, Iran
Hirugarren Sektorea
AEB, Argentina, Espainia, Alemania, Italia, India, Japonia
Artzaintza eta Deslokalizazioa
Artzaintza Transhumantea
Aralarko eta Aizkorriko (Gipuzkoa) artzainak eta artaldeak. Ardi latxen taldeak zaintzen dituzte, Idiazabal jatorri-izendapeneko gazta ospetsuak egiteko. Batez beste 350 buru izaten dituzte. Neguan larreak alokatu behar izaten dituzte.
Transhumantzia Mistoa
Baserritarrek 100 burutik beherako artalde txiki bat izaten dute.
Transterterminantea
Artaldeak herriko larreetan bazkatzen dira.
Deslokalizazioa
Industriaren deslokalizazioaren bitartez, industria bat herrialde batetik bestera eramaten da, kostuak minimizatzeko eta irabaziak handitzeko helburuarekin. Gaur egun, europarrentzat deslokalizatzeko herrialde aproposak Asia hego-ekialdeko herrialdeak dira: Txina, Taiwan, Indonesia, Tailandia, Myanmar, Bangladesh, eta abar.
Zerbitzuen Transferentzia
Arlo pribatutik publikora bideratu daitezkeen zerbitzuak: Justizia eta defentsa.
Merkataritza eta Nazioarteko Harremanak
Merkataritzaren Ezaugarriak
Merkataritzak ondasunak eta zerbitzuak ordainduz trukatzea xede duten jarduerak biltzen ditu. Gaur egun, ezaugarri nagusi hauek ditu:
- Hiri inguruko kontzentrazio espazial nabarmena.
- Elkarrekiko mendekotasun globala.
- Merkataritza telematikoaren hazkundea, Interneti esker.
Nazioarteko Merkataritza
Nazioarteko merkataritzan, berdintasun eza da nagusi. Ekonomia aberatsek lehengaiak eta produktu arinak inportatzen dituzte (hala nola ehunak eta osagai teknologiko bakunak), eta balio handiko beste salgai batzuk esportatzen dituzte (adibidez, puntako teknologia). Azkenaldian, potentzia horiei gehitu zaizkie Txina, esportazio industrial masiboei esker, eta Ekialde Hurbileko herrialdeak, petrolioaren esportazioari esker.
Munduko Merkataritza Erakundea (MME)
Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) 160 herrialde biltzen ditu. Haren ardura da bazkideen arteko akordioak betetzen direla begiratzea, merkataritza arloko gatazkak ebaztea eta merkataritza sustatzea.
Europar Batasuna (EB)
Europar Batasunak (EB) merkataritza akordio komunak garatzen ditu herrialde kideentzat. Munduko merkataritza potentziarik handiena da.
Ohar Historikoa
1973ko petrolioaren nazioarteko krisiak garapen ekonomikoa eten zuen.
EBn Sartzearen Onurak
Herrialde Kide Berrientzat
- Oreka politikoa.
- Askatasuna EB osoan bizi, ikasi edo lan egiten dutenentzat.
- Merkataritzaren hazkundea merkatu bakarrean.
- Finantzazio eta inbertsioaren hazkundea.
- Gizarte, kontsumo eta ingurumen arau zorrotzagoak.
Europar Batasunarentzat (EB)
- Europako biztanle nahiz enpresentzako aukera eta iraute gehiago.
- Eszena mundialean protagonismo handiagoa.
- Aniztasun kultural handiagoa.
- Demokrazia, ongizate estatua eta giza eskubideak sustatzea.
- Bakean eta segurtasunean inbertsioa.
EBn Sartzeko Baldintzak
- Demokrazia, ongizate estatua, gutxiengoen babesa eta giza eskubideak ziurtatzea.
- Europako merkatuaren presioari aurre egingo dion eta funtzionatzen diharduen merkatu bat izatea.
- EBn sartzeak dakartzan betebeharrei eta legeei aurre egiteko gaitasuna.