Ekonomia Teoria Nagusiak: Liberalismoa, Marxismoa eta Keynesianismoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,11 KB
LIBERALISMOA
➜ Doktrina liberala Industria Iraultzaren testuinguruan sortu zen.
➜ Bere ekarpen nagusiak:
- Lana aberastasun iturria dela adierazten du.
- Produktibitatea handitzeko modu onena lanaren zatiketa da.
- Pertsonen askatasuna aldarrikatzen du, Estatuak jarduera ekonomikoetan egiten duen interbentzioak gaitzetsiz.
- Merkatuak bere burua autoerregulatzen duela uste dute.
- Ekimen pribatuak bizitza ekonomikorako oinarrizko motorea dela adierazten dute.
- “Esku ikustezinaren” teoria: Gizakiak modu berekoi batean jokatu behar duela defendatzen dute, hau egiterakoan gizarte osoarentzat ongizatea eta garapena sortzen dutelako.
MARXISMOA
➜ Doktrina hau XIX. mendean sortu zen, kapitalismoa Europan hedaturik zegoenean eta desberdintasun sozialak oso nabariak bihurtzen hasi ziren garai batean.
➜ Bere ekarpen nagusiak:
- Zientifikoki azaltzen saiatzen da langileek sufritzen dituzten miseria eta esplotazioa.
- Lanaren balioaren teoria garatzen dute: Lanak bakarrik sortzen du gainbalioa. Helburua sorturiko gainbalio guztia langileen esku geratzea izan beharko luke.
- Esplotazio ekonomikoaren teoria: Jabetza-klaseak (esplotatzaileak) kendu egiten dizkio jabetzarik gabeko klaseari (esplotatuari) sorturiko aberastasunaren zati bat.
- Gizartea muturreko klaseetan banaturik dago, baina klase hauek desagertu egingo lirateke jabetza pribatua kenduko balitz eta produkzio faktoreen jabetza kolektiboa ezarriko balitz (proletargoaren diktadura).
- Behin ekoizpen faktoreen kolektibizazioa emanda, gizartea berdintasunen oinarritutako egitura autokudeatu bat bihurtuko litzateke eta ondorioz Estatuak desagertu egin beharko luke.
KEYNESIANISMOA
➜ 1929ko depresio ekonomiko bortitzaren ondorioz, ekimen pribatuaren erabateko askatasunak ondorio ezkorrak zituela usten zutenen iritzia indartu zuen. Marxismoaren aurka erantzuteko kapitalismoa eraldatu egin zen Keynesianismoa aplikatuz.
➜ Bere ekarpen nagusiak:
- Teoria keynesiarrak langabezia eta inflazioaren arazoei erantzun zien ikuspegi makroekonomiko bat aplikatuz.
- Errekuperazioa eskarian zegoela baieztatzen da, eta ekimen pribatuak eskari hau sortzen ez badu, Estatuak ekonomian interbenitu behar duela dio, eskari agregatua handitzeko.
- Eskari agregatua handitzeko enpresa publikoak sortuko dira eta soldata altuko politika bat aldarrikatuko da.
- Kapitalismoa berez desegonkorra zela ulertzen du. Zerga-politika eta moneta-politika diseinatu Estatuak parte hartzeko ziklo ekonomikoan.
- Lan baldintzak sendotzeko negoziaketa kolektiboa ezartzen da, bertan sindikatuak, enpresarien ordezkariak (patronala) eta gobernuaren bitartekaritza ezarri.
- Produktibitatea hasteko, asko kontsumitu eta asko produzitu.