Ekonomiaren Globalizazioa: Ezaugarriak eta Eragileak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Ekonomiaren globalizazioaren ezaugarriak

Hona hemen ekonomiaren globalizazioaren ezaugarriak:

  • Nazioarteko merkataritza izugarri hazi da.
  • Ekoizpena beste modu batean antolatzen da, estatuen mugak ezabatu egin direlarik.
  • Nazioarteko finantza-fluxuak gero eta biziagoak dira.
  • Gero eta ugariagoak dira merkataritzari buruzko itunak herrialdeen artean.

Zer herrialdetakoak dira multinazional gehienak?

  • Ameriketako Estatu Batuak (Coca-Cola).
  • Europar Batasuneko mendebaldeko herrialdeak (Carrefour).
  • Japonia, Suitza eta Norvegia (Samsung).
  • Ondoren, Australia, Hong Kong (Txina), Brasil eta Taiwan (Huawei).

Munduko ekonomia-erakunde nagusiak eta haien helburuak

  • Munduko Bankua (MB), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Merkataritza Erakundea (MME).
  • Munduko Bankuaren helburu nagusia pobrezia murriztea da. Horretarako, maileguak eta laguntza ematen dizkie herrialde behartsuei, ekonomiaren hazkundea eta garapena sustatzeko.
  • Nazioarteko Diru Funtsak finantza-aholkuak ematen dizkie gobernuei, eta maileguak eman ahal dizkie herrialde kideei.
  • Munduko Merkataritza Erakundearen helburua nazioarteko merkataritzaren arauak ezartzea da, eta kideen arteko merkataritza-desadostasunak konpontzea.

Zer dira G7a eta G8a?

  • G7a, edo Zazpi Herrialde Industrializatuenen Taldea, Ameriketako Estatu Batuek, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Japoniak, Italiak eta Kanadak osatzen dute.
  • 1997. urtean, Errusia batu eta G8 bihurtu zen. G8a urtero biltzen da munduko ekonomia-egoerari buruz eztabaidatzeko, eta krisi-egoerarik izanez gero, guztien artean zer ekintza egin behar dituzten erabakitzeko.

Egun, herrialde garatuenek al dute ekonomiaren hazkunde handiena?

Ez. Egun, Asiako ekialdeko eta hego-ekialdeko zenbait herrialdek dute ekonomia-hazkunde handiena. Mendebaldeko herrialde garatuenek baino askoz handiagoa da. Herrialde horien artean, Txina eta India dira nabarmenenak.

Munduko ekonomiaren gune nagusiaren lekualdatzea

Esaldiak adierazi nahi du munduko ekonomiaren gune nagusia, orain arte Ipar Atlantikoaren inguruan zegoena (Ozeano Atlantikoak AEBetako eta Mendebaldeko Europako kostaldeak bustitzen ditu; hau da, ekonomia-potentzia handienen kostaldeak), Ozeano Barera lekualdatzen ari dela; izan ere, Ozeano Bareak bustitzen dituen Asiako ekialdeko herrialdeak dira ekonomia-hazkunde handiena dutenak, Txina batik bat.

Finantza-, industria- eta teknologia-mendekotasuna

Teknologia-mendekotasuna

Teknologia-mendekotasuna dagoela esaten da, herrialde batek berezko teknologiarik ez duenean eta inportatu behar duenean. Herrialde pobreenek ez dute berezko teknologiarik eta, kasu askotan, ez dute herrialde aberatsetatik datorren teknologia bereganatzeko ahalmenik.

Finantza-mendekotasuna

Finantza-mendekotasuna gertatzen da, estatu bat nazioarteko erakundeek, finantza-erakunde pribatuek eta beste estatu batzuek ematen dizkioten maileguen mende dagoenean, ekonomia-baliabide urriak dituelako.

Industria-mendekotasuna

Industria-mendekotasuna izaten da, herrialde batek teknologia- eta finantza-mendekotasuna duela-eta, modu lehiakorrean ekoitzi ezin duenean eta behar dituen manufakturak inportatu behar dituenean (herrialde azpigaratu gehienak daude egoera horretan).

Entradas relacionadas: