Ekonomiaren Oinarriak: Lehengaiak, Energia eta Sektoreak

Enviado por julen y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

Lehengaiak

Animalia-jatorrizko lehengaiak

Animalia-jatorrizko lehengaiak, hala nola artilea eta larruak, abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.

Landare-jatorrizko lehengaiak

Landare-jatorrizko lehengaiak nekazaritzatik datoz.

Meatzaritza-jatorrizko lehengaiak

Meatzaritza-jatorrizko lehengaiak lurpetik erauzten dira. Mineral metalikoetatik metala erauzteko erabiltzen dira. Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralei mineral ez-metaliko deritze. Ikatzak, gas naturalak eta petrolioak energia sortzeko balio dute.

Meatzaritza eta Energia Iturriak

Meatzaritza

Meatzaritza mineral gehienak lur azpian daudenean, horiek erauzteko jarduera multzoa da. Bi meategi mota daude: aire zabalekoak eta lur azpikoak.

Baliabide berriztagarriak eta berriztaezinak

Berriztagarriak ia agortezinak direnak dira, eta berriztaezinak, berriz, agortu daitezkeenak.

Energia-iturriak

Ikatza

Ikatza mineral erregai fosila da eta landare-jatorria du. Milioika urtean metatutako eta lur azpian estalitako landareen deskonposizioek sortua da.

Petrolioa

Petrolioa likido oliotsu, lodi eta iluna da. Milioika urtean lurpean pilatutako landare eta animalia hondakinez sortua.

Gas Naturala

Gas naturalaren jatorria eta eraketa petrolioaren antzekoa da.

Energia Hidraulikoa

Energia hidraulikoa urtegietan bildutako uraren energia da eta elektrizitatea lortzeko erabiltzen da.

Energia Nuklearra

Energia nuklearra, uranioa esaterako.

Energia-iturrien kokapena
  • Ikatza: Txinan, Estatu Batuetan, Europan.
  • Petrolioa: Ekialde Hurbilean, Estatu Batuetan, Errusian.
  • Gasa: Persiako Golkoan.
  • Nuklearra: Leku txikietan.
  • Hidroelektrikoa: Kanada, Txina...

Energia-iturri alternatiboak

Eguzki-energia

  • Alde onak: Ugari da, agortezina eta ez du kutsatzen.
  • Alde txarrak: Gorabeherak izaten ditu egunean zehar.

Energia eolikoa

  • Alde onak: Ez du atmosfera kutsatzen.
  • Alde txarrak: Toki zehatzetan dago.

Beste batzuk

  • Geotermikoa
  • Marea-energia
  • Bioenergia

Industria

Industria lehengaiak kontsumorako produktu bihurtzeko egin behar diren jardueren multzoari esaten zaio.

Industria motak

  • Ekoizpen-ondasunen industriak: Egiten dituzten produktuak ez dira zuzenean kontsumitzen.
  • Erabili eta kontsumitzeko ondasunen industriak: Ekoizten dituzten produktuak zuzenean merkatura eta kontsumitzaileengana bideratzen dira.

Enpresa industrialen sailkapena

Tamainaren araberakoa

  • Enpresa txikiak: 50 langile.
  • Ertainak: 250 langile.
  • Handiak: 250etik gora.

Antolaketaren araberakoa

  • Sozietate mugatuak: Jabe batenak edo batzuenak.
  • Sozietate anonimoak: Jabetza akzioetan banatuta.

Kapitalaren jatorriaren araberakoa

  • Publikoa: Estatuak kapitala jarri eta kudeatzen duenean.
  • Pribatua: Kapitala eta kudeaketa partikular baten esku daudenean.

Enpresa industrialaren kontzentrazioa

  • Kontzentrazio horizontala: Sektore bereko hainbat enpresa elkartzen dira.
  • Kontzentrazio bertikala: Sektore bereko produktu desberdinak fabrikatzen dituzten enpresak.

Prozesu industrialaren elementuak

  • Lehengaiak eta energia-iturriak: Naturatik lortzen diren baliabideak dira.
  • Lan-indarra: Ekoizpena ahalbidetzen duen pertsonen jarduera.
  • Kapitala: Industriak dirua inbertitu behar du instalazioetan.
  • Teknologia: Ekoizpenerako beharrezkoak diren makinak, teknikak eta materialak dira.
  • Enpresaren antolaketa: Ekoizpen industriala ziurtatuko bada, antolaketa eta kudeaketa egokiak behar dira.

Hirugarren Sektorea

Hirugarren sektorea ondasun materialik ekoizten ez duten jarduerak dira.

Ezaugarriak

  • Era askotako jarduerak dira.
  • Jarduera antzemanezin eta ez-materialak dira.
  • Jarduerak ez dira biltegiratzen.
  • Kontsumitzaileengandik hurbil daude.
  • Mekanizazio-maila apala dute.
  • Munduko herrialde guztietan gero eta gehiago hedatzen ari da.
  • Herrialde guztietan ez daude berdin banaturik.

Sailkapena

  • Gizarte-zerbitzuak: Administrazioari, hezkuntzari, osasunari eta abarri lotutako jarduerak.
  • Banaketa-zerbitzuak: Pertsonen, ondasunen eta informazioaren zirkulazioari loturiko jarduerak dira.
  • Enpresen zerbitzuak: Industriari edo nekazaritzari loturiko enpresek behar dituzten zerbitzuak hirugarren sektoreko espezializatuen esku uzten dituzte.
  • Kontsumitzaileentzako zerbitzuak: Txikizkako merkataritza, ostalaritza...

Osasuna

Bizi-kalitatea handitu egin da:

  • Elikadura hobea
  • Higienearen arloko hobekuntzak
  • Sendabide eraginkorrak aurkitzea

Turismoa

Arrazoiak

  • Bost eguneko lan-astea orokortu eta asteburua luzatu da.
  • Zahartzaroko pentsioa ziurtatu da.
  • Autoa izugarri zabaldu da.

Turismo-gune motak

  • Turismo-gune hurbilak: Gehienez ere abiapuntuetatik 200 km-ra daudenak.
  • Erdialdeko turismo-guneak: Gehienez ere abiapuntuetatik 2.000 km-ra daudenak.
  • Urruneko turismo-guneak: Gutxienez abiapuntuetatik 2.000 km-ra daudenak.

Turismoaren eraginak

Enpresak eta zerbitzuak sortzen edo hedatzen dira.

Alde onak

  • Diru-iturri nabarmena da herriarentzat.
  • Lanpostu asko sortu eta ekonomiaren beste sektore batzuk sustatzen ditu.

Alde txarrak

  • Turismoaren prezioak garestitu.
  • Lurzoruaren espekulazioa areagotzen du.

Entradas relacionadas: