Ekosistemak eta Ingurumen Dinamika: Oinarrizko Gida

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Ingurumenaren Dinamika eta Oinarrizko Kontzeptuak

1. Biosfera eta Ekosistemak: Definizioak

  • Biosfera: Lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten sistema da, ekosistema guztiak biltzen dituena.
  • Ekosistema: Ingurune jakin batean bizi diren izaki bizidunek eta osatzen duten sistema biologikoa da. Osagai fisikoei faktore abiotiko deritze, eta osagai bizidunei faktore biotiko. Hiru osagai motaz eratua dago:
    • Biozenosia: Bizi diren izaki bizidunak.
    • Biotopoa: Ingurune fisikoa.
    • Harremanak: Organismo bizidunen artean eta horien eta ingurunearen artean.
  • Habitata: Organismoak bizi eta garatzen diren eremu fisikoa.
  • Nitxo ekologikoa: Espezie batek habitat baten barruan betetzen duen funtzioa da.
  • Tolerantzia-mugak: Espezie bakoitzak zona optimo bat du, non hobekien biziraun eta ugaltzen den. Tolerantzia-mugak espezie batek bizirik iraun ezin dezan ingurumen-faktore batek izan ditzakeen balioak adierazten ditu.
  • Balentzia ekologikoa: Espezie batek ingurumen-faktore mugatzaile baten aurrean duen tolerantzia-tartea, bizirik irauteko.

2. Faktore Abiotikoak eta Biotikoak

2.1. Faktore Abiotikoak

Ekosistemei eragiten dieten faktore fisikoak eta kimikoak dira. Nagusiak:

  • Faktore fisikoak: Argia, tenperatura eta presioa.
  • Faktore kimikoak: Hezetasuna, gazitasuna, konposizio kimikoa eta lurraren pH-a.

2.2. Faktore Biotikoak

Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko harremanak dira. Populazioak eta komunitateak osatuz elkartzen dira, eta hainbat motatako harreman biotikoak ezartzen dituzte.

  • Populazioak: Espezie bereko banakoen multzoak dira.
  • Komunitatea edo biozenosia: Dauden populazio desberdinak.
    • R estrategak: Espezie oportunistak. Habitat desberdinetan bizi daitezke.
    • K estrategak: Espezie espezialistak. Habitat bakarrean bizi daitezke.
  • Harreman biotikoak: Banakoen artean ezartzen diren ingurumen-harremanak dira. Espezie barnekoak eta espezie artekoak izan daitezke.

A. Espezie Barneko Harremanak

Espezie bereko banakoen artean ezartzen diren harremanak. Onuragarriak eta kaltegarriak izan daitezke:

  • Onuragarriak (lankidetza → elkartzeak)

    Elkartzeak:

    • Familiarteko elkartzeak: Ahaidetasunean oinarritutako elkartzeak.
      • Guraso-familiak: Bi gurasoez eta kumeez osatuak (adibidez: gorilak).
        • Monogamoak: Bikotea osatzea eta kumeak izatea (adibidez: otsoak).
        • Poligamoak: Ar bakarra hainbat emerentzat (adibidez: oilarra eta oiloak).
        • Poliandrikoak: Eme batez eta hainbat arrez osatuak (adibidez: ugatzak).
      • Familia matriarkalak: Amaz eta kumeez osatuak (adibidez: surikatak).
      • Familia patriarkalak: Aitaz eta kumeez osatuak (adibidez: itsas zaldiak).
      • Familia filialak: Bi gurasoek kumeak abandonatzen dituztenean (adibidez: arrainak).
    • Elkartze gregarioak: Banakoak batu eta elkarrekin bizi dira bolada luze edo labur batean, elkar babesteko, elikagaia bilatzeko, ugaltzeko edo lekuz aldatzeko.
      • Ugaztun-taldeak (adibidez: elefanteak).
    • Elkartze estatalak: Banakoak hierarkizatuta daude eta ezaugarri desberdinak dituzte. Lanak banatuta daude (adibidez: erleak edo inurriak).
    • Elkartze kolonialak: Ugalketa asexuala duten organismoetan ematen da eta elkarren ondoan bizi dira beti (adibidez: koralak).
  • Kaltegarriak (lehia): Baliabideak mugatuak direnean, banakoek bizitzeko gauza berdinak behar dituztenez, borroka egiten dute haiek lortzeko.

Entradas relacionadas: