Ekosistemen segidak eta ziklo biogeokimikoak: Karbonoa, Nitrogenoa eta Hautapen Naturala

Enviado por Borja y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Bigarren mailako segidak

1- Ekosistema heldu batek aldaketa handiak jasan ditzake, bai hondamendi naturalen eraginez (suak, uholdeak...), bai giza jardueren eraginez (basoak botatzea, euri azidoa...).

2- Ekosistema heldugabe bihurtzen da.

3- Apurka-apurka berriro antolatzen hasten da.

4- Berreskuratzen ari diren espezieen ordez, beste batzuk agertzen dira, eta harreman konplexuagoak sortzen dira.

5- Askotan, klimax komunitate bihurtzen dira berriro, baina hondamendia oso bortitza izan bada, posible da ekosistema ez berreskuratzea eta basamortu bat agertzea.

Karbonoaren zikloa

1- Karbono-depositu nagusia atmosfera da. Uretan kantitate txikiak daude disolbaturik.

2- Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferan dagoen karbono dioxidoa (CO2) finkatzen dute, eta kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakien bidez lortzen dute.

3- Karbonoak ziklotik ihes egin dezake eta milaka edo milioika urtean geosferan egon daiteke, lurpean. Horrela sortzen dira erregai fosilak eta kareharriak.

Nitrogenoaren zikloa

1- Nahiz eta atmosferan kantitate handia egon, gutxi dira eskuratu ahal duten organismoak. Lurrean dauden bakterio batzuek finka dezakete.

2- Ekoizleek nitrogenoa gatz mineralen bidez lortzen dute, eta kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakien bidez.

3- Atmosferan dagoen nitrogenoa deskarga elektrikoen bidez ekoizleentzako nitrato erabilgarri bihur daiteke.

4- Nitratoak ziklotik atera daitezke eta harri sedimentarioak sortuko dituzte.

Hautapen naturala eta artifiziala

Hautapen artifiziala

Hazleek indartu nahi den ezaugarria daukaten aleak hautatu eta gurutzatzen dituzte, belaunaldiz belaunaldi. Mekanismo horrek naturak nola jokatzen duen iradoki zion Darwini.

Hautapen naturala

Giroaren bidez aukeratzen dira ugalduko diren bikoteak. Populazioek irauteko behar dituztenak baino ondorengo gehiago eman ditzakete. Populazioaren banakoen kopurua konstantea da, gutxi gorabehera. Baliabideak mugatuak direnez, irauteko borroka egin behar zela zioen. Janaria lortzeko orduan trebeenek soilik irauten dute, eta ugaltzeko, ondorioz, karaktere horiek ondorengoei transmititzeko ere egokienak dira. Hautapen naturalak populazioaren aldakortasunari eragiten dio, girora ondoen egokituta dauden banakoen mesedetan. Ezberdintasunok luzaro metatzen direnean, espezie berria sortzen da.

Entradas relacionadas: