"El Intruso" (Blasco Ibáñez): Testuaren Analisia eta Kontekstua
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Testuaren Izaera: "El Intruso"
Testu literarioa da, eleberri baten zatia dela adierazten digu. Vicente Blasco Ibáñez-en (V.B.I.) lana da, XX. mende hasierako Espainiako errealismoaren adierazlea.
Hartzailea eta Gaia
- Hartzailea: Denontzat, literatura lana izateagatik.
- Datazioa eta Gaia: Mendearen hasieran datatua, industrializazioak biztanle zati handiaren artean sortarazi zituen kalteak aztertzen ditu.
- Hizkuntza Literarioa: Izenondo ugari eta irudi asko erabiltzen ditu deskribapenerako.
Testuaren Azterketa
Deskribapenaren bidez adierazten da giroa. Paragrafo luzean, protagonistaren pentsamoldeak agertzen dira, meatzaritzako lan baldintzak azalduz: bai lan berean, bai gerokoekin, eta bizitzaren kalitate txarra. Azken paragrafoan, meatzari eta harrobiko lanaren zailtasuna nabarmentzen da.
Lanaren mina eta kanpotik etorritako langileekiko ordezkotza arina aipatzen dira. Oso zaila zen langileentzat lanpostu egonkorra lortzea.
Kontekstu Historikoa: Industrializazioa Euskal Herrian
Testua Espainiako eta, bereziki, Euskal Herriko (EH) industrializazioaren barruan kokatzen da. Testuan Enkarterriak agertzen dira, itsasadarraren ezkerraldean meatzaritzako lanak garatu ziren eremua.
Kapitalaren Jarioa eta Garapena
Etekinak kanpora joaten ziren, batez ere Britainia Handira (BH), non hango siderurgiak lehengai gisa erabiliko zituen. Burdinazko merkataritza horren ondorioz, bertako kapital bilkura sortu zen, eta kapital horrekin bertako industrializazioa finantzatu zen.
Historian zehar, baserritarrek baratze lanak eginda, foruek uzten zieten lurraren uzta egiten zuten meatzarietan. Industria Iraultza sortzean, Britainia Handiarentzat garrantzi handia hartu zuen Euskal Herriko lehengaiak. Ondorioz, Euskal Herriak garapen ekonomiko bizia ezagutu zuen.
Langileriaren Sorrera eta Mugimendua
Horrez gain, bertako industria ere garatu zen, eta horrekin batera langileriaren sorrera eta mugimendua, gizartearen garapen soziala ekarriz. Langileak Espainiako eskualde guztietatik etorri ziren, lan seguru eta ondo ordainduaren bila. Hala ere, askotan lan baldintzak ez ziren egokiak.
Ondorioak
Industrializazioak ondorio hauek ekarri zituen:
- Aberastasuna eta kanpoko enpresen ezarpena.
- Itsasadarren erabilera komunikabide gisa.
- Espainia mailako jendearen etorrera eta bertako hazkundea.
- Bilboren agerpena hiri handi moduan.
- Bertako jabetasun sendoaren sorrera eta langileriaren mugimendua.
Hemendik aurrera, Euskal Herria aberatsa eta ezaguna bihurtu zen, industrializazioaren motor izanda.