El Niño, La Niña eta NAO: Atmosfera Oszilazio Nagusiak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,97 KB
El Niño eta La Niña: Atmosfera Oszilazioak
Epe laburrera (hilabeteak, urteak) aldaketa klimatikoek eragiten dituzten atmosfera-oszilazioak gertatzen dira, eta horien ondorioz sortzen dira El Niño eta La Niña fenomenoak. Fenomeno horiek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio erratikoak dira (ez dira aldizkakoak).
Egoera Neutroa edo Normala
Egoera neutroan, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa, ondorioz:
- Itsas-maila mendebaldean altuagoa da ekialdean baino.
- Ekuatore inguruan garapen bertikaleko hodeiak sortuko dira, prezipitazio ugari emanez.
- Termoklinak gorantz egiten du ekialdean.
- Ur hotzek gaineko airea hoztu eta horrekin batera presio altuak areagotu.
- Ekialdean azaleratzen diren urek elikagai asko dituztenez, kostaldeko arrantza indartzen da.
El Niño Egoera
El Niño egoeran alisio-haizeak baretu egiten dira presio-aldea murrizten delako. Ur beroa ez da mendebalderantz mugitzen, ondorioz:
- Prezipitazioak aldatu: lehorteak eta tenperatura altuagoak mendebaldean, eta Ozeano Bareko ekialdean eta erdialdean euriteak.
- Ekialdean termoklinak ez du gorantz egiten eta arrantza murrizten da, ur beroa azalean mantentzen delako eta ez direlako ur hotz eta aberatsak azaleratzen.
La Niña Egoera
La Niña egoeran alisioak indartu egiten dira, ondorioz:
- Ozeano Bareko itsas mailaren aldea areagotu.
- Ur beroaren mugimenduagatik, prezipitazioak mendebaldera lekualdatu.
- Termoklinaren igoera nabarmena; ia ur-azalera heltzen dira, izugarrizko aberastasuna emanez arrantzari.
Oszilazioen iraupena normalean 9-12 hilabetekoa izaten da, sasoi indartsuena abendua-otsaila izanik. Esan dezakegu iraupen hau aldakorra dela.
Ipar Atlantikoko Oszilazioa (NAO)
NAO izenez ezagutzen dira antizikloi subtropikalen eta depresio azpipolarren arteko presio-aldaketak. Horien murrizketek eta areagotzeek aldaketa klimatikoak eragiten dituzte Ipar Atlantikoan.
NAO (+) edo Oszilazio Positiboa
Azoreetako antizikloiak presio altuagoak eta Islandiako depresioak baxuagoak dituzte (biak iparralderago daude). Presio gradientea handia da.
Ondorioak
- Mendebaldeko haizeak indartsuak eta ekaitzak ugariak.
- Europa iparraldean negua leuna eta hezea; Mediterraneoan, berriz, lehorteak.
- Ameriketako ipar-ekialdean negua hezeagoa, baina Labrador aldean eta Groenlandian lehorragoa eta hotzagoa.
NAO (-) edo Oszilazio Negatiboa
Azoreetako antizikloia ahula da eta Islandiako depresioa ez da hain aktiboa. Presio gradientea baxuagoa da.
Ondorioak
- Mendebaldeko haize ahulek Europara hezetasun eta bero gutxiago daramate; iparraldean negua hotza eta lehorra da.
- Mediterraneoan negua hezea.
- Ameriketako ipar-ekialdean negua leuna eta lehorra.