Eleberri Historikoa: Ezaugarriak eta Historia

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Eleberri Historikoa: Ezaugarriak

Gertakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri moduan egituratuak eta fikziozko elementu ugari dituztenak. Abiapuntua iraganean benetan gertatutako gertakari historikoak dira, baina haien inguruko ekintza asko asmatuak dira.

Ezaugarri nagusiak:

  • Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa daukate.
  • Kontalaria orojakile izan ohi da, hots, den-dena daki.
  • Askotan, protagonista heroia edo pertsona jasoa izaten da.
  • Oso garrantzitsua da berreraikuntza arkeologikoa.
  • Fikziozko gertakariak kontatzen dira.

Sorrera eta Bilakaera

XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura-genero hau, Erromantizismoaren garaian. Eleberrigile historikoek aspaldiko garai haietan girotu zuten beren garaiko gizartearen kritika. Sortzailea Walter Scott eskoziar idazlea izan zen. Bere eleberri historikoak Erdi Aroan kokatu zituen: Waverly, Rob Roy, Ivanhoe... Scotten eragina Mendebalde osoan hedatu zen eta eleberri historikoaren garapena ekarri zuen. Aipatzekoak dira, besteak beste: James Fenimore Cooper (Azken mohikanoa), Victor Hugo (Parisko Andre Maria), Alessandro Manzoni (Ezkongaiak) eta Leon Tolstoi (Gerra eta Bakea).

Eleberri Historikoak Euskaraz

Lehen eleberri historikoa Auñemendiko lorea izan zen, Txomin Agirre idazlearena. Joanak joan Pierre Topet Etxahun zuberotar poetaren bizitzan oinarrituta dago, Jon Etxaidek idatzia.

Gaur Egun

Azken hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan du eleberri historikoak mundu osoan. Euskaraz ere nabari da joera hori, lan berri ugari kaleratu dira; esaterako: Patxi Zabaletaren Errolanen herria, Putzuren Zillardegi, Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola... Gaur egun gailendu den idazle bat Toti Martínez de Lezea da.

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea Gasteizen jaio zen, 1949an. Bi antzerki-talde eratu zituen. Idazten segituan hasi zen, baina aurretik, ETBrako eta Eusko Jaurlaritzako mila saio baino gehiago idatzi eta zuzendu zituen. 1998an Juduen kalea izeneko liburua argitaratu zuen eta horren ondoren beste batzuk: Antsoren dorreak, Kattalin, Gerrako jauna, Abadesa... Gehienak eleberri historikoak dira eta hainbat sari lortu ditu haiei esker.

Entradas relacionadas: