Elektrizitatearen Oinarriak: Erreleak, Transformadoreak eta Korrontea

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Errelea: Errelea beste zirkuitu baten kontrolpean dagoen etengailu elektriko bat da. Erreleak era elektromagnetikoan ireki eta ixten ditu kontaktuak. Korronte elektriko batek haril bat zeharkatzen duenean, eremu magnetiko bat sortzen du eta kontaktu mugikor batekin lotuta dagoen metalezko armadura erakartzen du. Kontaktu higikorraren mugimenduak kontaktu estatikoarekin duen konexioa irekitzea eta ixtea ahalbidetzen du. Korronte elektrikoa etetean, armadura bere lehendabiziko posizioara itzultzen da.

FLUXU MAGNETIKOA

Eremu magnetikoaren linea kopurua da, bere unitatea weberra da. Eremu magnetikoaren dentsitatea eta espiraren arearen bektore adierazgarriaren arteko biderkadura eskalarra da (gainazalarekiko perpendikularra dena eta aipatutako arearen modulu bera duena).

INDUKZIO MAGNETIKOA

Azalera batean zenbateko fluxu magnetikoa da. Honen unitatea tesla da: tesla = weber/m².

ELEKTROIMANA

Korronte elektrikoen bidez sortutako imanak dira. Funtzionamendua: Etengailuak konektatuta eta deskonektatuta hainbat mekanismoren funtzionamendua kontrola daitekeenez, aplikazio praktiko ugaritan erabil daiteke, makina eta aparatuetan eta hainbat industria-prozesutan, burdinazko edo altzairuzko piezak eusteko edo mugitzeko.

TRANSFORMADOREA

Transformadorea zirkuitu elektrikobatetik induktiboki akoplatutako zirkuitu batera energia elektrikoa transmititzeko erabiltzen den gailua da.

Transformadorea bi solenoidez osaturik dago, lehenengoa primarioa deritzona eta bigarrena sekundarioa. Normalean bi solenoide horiek nukleo ferromagnetiko baten inguruan harilkaturik daude, era horretan fluxu magnetikoaren galera murrizteko.

Egokitu beharreko tentsioa primarioan jartzen da eta sekundarioan berriz, elikatu beharreko karga. Sekundarioan karga jartzen denean, korronte elektriko induzitu bat agertzen da. Transformadore ideal batean, primarioaren eta sekundarioaren tentsioak solenoideen espira-kopuruarekin erlazionaturik dago.

ALTERNADOREA: Barruko hari gorantz doanean, korrontea alde batera sortzen da; bera etortzean beste aldera sortzen da eta honela sortzen da korronte alternoa.

Korronte zuzena nola sortu: Biziko dinamoarekin konparatuz: Pletinak finkoak daudela, hari ibiltzen hasten denean, orduan norabide bakarrean hartzen du korrontea.

TENTSIOA MAXIMOA: Tentsio efikaza korronte alternoko periodo batean erresistentzia batek xahutzen duen potentzia elektrikoa xahutzeko, tentsio konstantepean balego erresistentzia horrek potentzia berdina xahutzeko beharko lukeen tentsioaren balioa da. (Vmax = 325V) -> VMAX = V * √2

TENTSIO EFIKAZA: Vef = 230V

FREKUENTZIA: Segundo batean egitearen ziklo kopurua.

PERIODOA: Ziklo bat egiteko behar duen denbora. 1/Hz = 0.0025s -> 2,5ms

Entradas relacionadas: