Elektrizitateko Oinarrizko Kontzeptuak eta Motorrak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,55 KB
Sorgailuak eta Materialen Ezaugarriak
Alternadorea
Sistema trifasikoa sortzen duen sorgailua da. 6 borne ditu eta bi konexio mota onartzen ditu: estrella eta triangelua.
- Estrellan: $I_l = I_f$ eta $V_l = \sqrt{3} \cdot V_f$.
- Triangulon: $I_l = \sqrt{3} \cdot I_f$ eta $V_l = V_f$.
Ferromagnetismoa
Momentu magnetiko guztiak direkzio eta sentidu berean alineatzea da.
Elektromagnetismoa
Korronte batek, eremu magnetiko bat sortzen du, pasatzen den eroalearen inguruan.
Elektroimana
Alanbrezko bobina bat da, intentsitatea garraiatzen duena. Korrontea handitzen bada, bere indar magnetikoa handitzen da. Gainera, barnean imana sartuz, indarra are handiagoa da.
Indar Elektroeragilea (IEE)
Bobina baten barruan iman bat mugituz, indar elektroeragilea sortzen da, hau da, korronte bat hasi garraiatzen bobinan zehar.
Kontrol Sistemak
Begizta Irekiko Kontrola
Ez dakigunean amaieran zer gertatzen den. Denbora kontrolatu behar da kasu honetan. Bi sistemen artean garestiena izan ohi da.
Begizta Itxiko Kontrola
Badakigunean amaieran zer gertatzen den. Kaptadorea behar da zer gertatzen den jakiteko. Irekia baino merkeagoa izan daiteke, baina sentsorearen kostua kontuan hartu behar da.
Enkoderra
Atal magnetiko bat da, inpuslo ezberdinetan mugimendua kodifikatzen uzten duena. Interfaz bat da, zati mugikorraren eta kontroladorearen artean.
Motorren Osagaiak eta Motak
KZ Motorra (Korronte Zuzena)
Eremu magnetiko bat jasaten ari den eroale batetik korrontea pasarazten da. Bertatik bi kable jarri eta bakoitzetik korrontea noranzko ezberdinean pasaraziz PAR bat sortzen da.
Delgak
Estatorra eta rotorraren arteko lotura ahalbidetzen duten pieza metalikoak dira.
Rotorra
Motorraren zati mugikorra da, PARa ematen duena. Bertan, ejea, nukleoa eta debanatua, tapak, kolektorea eta eskobilak daude.
Estatorea
Zati finkoa da, fluxu magnetikoa ematen du, rotorrak mugimendua sortu dezan.
Motor Sinkronoa
Iman bat du U forman eta abiadura batekin biratuz orratz imantatu baten inguruan; orratz honek imanarekin batera biratzen du. $n_s = n_1$.
Motor Asinkronoa
Iman bat du U forman eta V batekin mugituz orratz imantatu baten inguruan; orratz horrek, imanaren atzetik biratzen du, abiadura txikiagoan ($n_s > n_2$). Industrian gehien erabilia da. Rotorea ez da elikatzen, estatorea baizik. Estatorearen poloak, pareka, bata bestengandik 120ºko desfaseekin jarrita daude, beraz, beti eremu giratorio bat egongo da. Lehenik, estatorean eremu mugikorra sortu, indar elektroeragile bat induzituz rotorren. Ondorioz, korrontea pasatzen da rotorren. Korronte hauen artean, kontrako norantza dutenez, indar elektromagnetikoak sortzen dira estatorearen eta rotorraren artean, honek PARa sortu.
Balaztatze Teknikak
Balaztaketa (Korronte Zuzena)
Motorrari korronte zuzena sartuz, honek eremu magnetiko bat sortzen du. Kontrakoa denez, motorra gelditzen da eta momentua ere txikitzen da. Balaztatze momentua gainera erregula daiteke, korrontearen balioa erregulatuz, denbora eta $I$ kontrolatuz.
Frenado por Inyección (Injekziozko Balaztatzea)
Estatoreari elikadura kendu eta gero, berriz korronte rektifikatua bidali. Honek, rektifikatzaileak eta bariadoreekin gainkargak jasan ditzake.
Zapatako Frenua
Saretik deskonektatzean, zapata batek motorra frenatzen du. Sistema oso erabilia da.
Motorren Abiarazte eta Kontrol Metodoak
Arrankea
Arranke zuzena motor txikietarako bakarrik. Izar-triangelu arrankea: estrellan 230V jarrita, bobina bakoitzean 130V egongo da. Orduan, arrankean PAR txikia izango du eta $I$ ere txikiagoa izango da. Ondoren, pixkanaka igoko dugu eta nahi badugu, 400V-tara konekta dezakegu estrellan eta gehiago nahi bada, triangulon 230V-ra jarri daiteke. Arrankadore estatiko batek ez du frekuentzia aldatzen; hasierako korrontea jaisten du.
Bariadorea (Inbertorea)
Bariadore edo inbertoreak frekuentzia aldatzen du. Frekuentzia igotzen bada, $V$ ere igo; $f$ jaistean $V$ jaitsi. Hau da, $f$ txikitzean, inpedantzia jaitsi eta $I$ igo, beraz erre egin daiteke motorra. Bariadorean $f$ txikitan, $V-f$ kontrola eginez, arazoak daude PARa kontrolatzeko. Kontrol bektorialarekin askoz hobeto funtzionatzen du.
Dahlander Konexioa
- Norantza bakarra: 2 kontaktore.
- Bi norantza: 4 kontaktore.
Serbomotorea
Kanpotik bobinatu bat eta rotorrean neodimiozko imanak ditu. Beti begizta itxia behar du. Rotorra ez da inoiz elikatu behar; estatoreko debanatua estrellan konektatzen da. Dinamika oso ona eta mantenu beharrik ez. Atzean enkoderra du eta hau elikatu egin behar da. Honekin, ejea geldik dagoela, motorrak PAR osoa eman dezake. Posizionamendu zehatza, potentzia limitatuta eta robotikan erabilia.
Transistoreak
Transistorea
Base eta emisorearen artean tentsioa sartuz, bere kontaktua itxi egiten du. Hau da, $R_{ce} = 0$ eta hau, elikatu ondoren, $R_{ce}$ bihurtzen da 0.
NPN eta PNP
- NPN-k: Bai esateko, 24V-ra elikatu beharra dago.
- PNP-k: Bai esateko, 0V-ra elikatu beharra dago.