Elektroimanak, Motorrak eta Palankak: Oinarrizko Gida

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Elektromagnetismoaren Oinarriak

Zer da haril bat edo solenoide bat?
Material isolatzailez estalitako hari eroale harilkatu bat da.
Zer gertatzen da korronte elektrikoa eroale batetik pasatzen denean?
Bere inguruan eremu magnetiko bat sortzen da.
Nola alderantzika daitezke haril baten poloak?
Korrontearen noranzkoa aldatuz.

Elektroimana

Zer da elektroiman bat?
Haril baten barnean burdin gozozko hagatxo bat duen gailua da.
Zeren araberakoa da haril batek sortzen duen eremu magnetikoaren intentsitatea?
Harilaren bira kopuruaren eta bertatik pasatzen den korrontearen intentsitatearen araberakoa da.
Zer gertatzen zaio magnetismoari elektroiman baten korrontea eteten denean?
Magnetismoa galtzen du.
Zein da materialik onena elektroimanen nukleoa egiteko?
Burdin gozoa eta burdinezko zenbait aleazio.

Motore Elektrikoa

Zein energia-aldaketa gertatzen da motore elektrikoan?
Energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen du.
Non erabiltzen dira korronte zuzeneko eta alternoko motore txikiak?
Korronte zuzenaz eta tentsio oso txikiaz elikatutako motoreak bizarrak kentzeko makinetan, xurgagailuetan, jostailuetan eta abarretan erabiltzen dira. Korronte alternoko motoreak, berriz, igogailuetan, jasogailuetan eta abarretan erabiltzen dira.
Zein dira motore unibertsalak?
Motore unibertsalak etxetresna elektrikoetan gehien erabiltzen direnak dira.

Gurutze Giltzaren Funtzionamendua

Zirkuitua ixtean, korrontea elektroimanean zehar igarotzen da, B muturra hego polo eta A muturra ipar polo bihurtuz. Hortaz, elektroimana eskuinerantz higituko da imanaren hego poloarekin aurrez aurre gelditu arte. Baina une horretantxe, korrontearen noranzkoa aldatu egiten da, eraztunerdiekiko kontaktua aldatzen delako. Orain, beraz, A hego polo da eta B ipar polo. Ondorioz, imanaren ipar poloak B muturra aldaratzen du eta hego poloak A muturra erakartzen du. Korrontea igarotzen den bitartean, biraketa-higidurak iraun egingo du. Pila polaritatea aldatuta konektatuz gero, motoreak alderantzizko noranzkoan biratuko du.

Dinamoa

Zer da dinamoa?
Korronte zuzeneko motore bat bezalako makina itzulgarria da.
Zer erlazio dago dinamo baten bira kopuruaren eta tentsioaren artean?
Abiadura zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da ematen duen tentsioa.

Mekanikaren Oinarriak: Palankak

Palanka bat erresistentzia bat gainditzeko edo mugimendua transmititzeko balio duen barra zurrun bat da.

Palankaren Osagaiak

  • Oinarri-puntua: Palanka eusten den eta biratzen duen puntua. (Erdian badago, 1. mailako palanka da)
  • Erresistentzia: Gainditu behar den oztopo edo indarra. (Erdian badago, 2. mailako palanka da)
  • Potentzia: Indarra egiten den puntua. (Erdian badago, 3. mailako palanka da)

Palankaren legea honako formula honek adierazten du:

P x PB = R x RB

Entradas relacionadas: