Elektroskopioa, Ioiak eta Eredu Atomikoak: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,08 KB
Elektroskopioa: Karga Elektrikoa Detektatzeko Tresna
ELEKTROSKOPIOA:
Zer da elektroskopio bat?
Gorputz bat kargatuta dagoen jakiteko erabiltzen den tresna bat da.
Zein da bere funtzioa?
Elektroskopiora kargatuta dagoen gorputza hurbildu eta bere elektroiak aluminiozko xafletan zehar banatuko dira. Karga berdina izango dutenez, aluminiozko xaflak elkarrengandik banatuta egongo dira.
Zelan dakigu gorputz bat kargatuta dagoela?
Xaflak banatzean direnean jakingo dugu, hurbildutako gorputza kargatuta dagoelako.
Globo bat artilearekin igurtzen dugunean, zer karga elektriko transferitzen da?
Elektroiak beti; protoiak ez dira transmititzen, bestela elementua aldatuko genuke.
Ioiak eta Taula Periodikoa
IOIAK
- Anioiak: Karga negatiboa (-)
- Katioiak: Karga positiboa (+)
TAULA PERIODIKOA (Elementu Hautatuak)
Elementu batzuen masa atomikoa eta zenbaki atomikoa:
- Hidrogenoa (H): 1 / 1
- Litioa (Li): 3 / 7
- Sodioa (Na): 11 / 23
- Potasioa (K): 19 / 39
- Berilioa (Be): 4 / 9
- Magnesioa (Mg): 12 / 24
- Kaltzioa (Ca): 20 / 40
- Titanioa (Ti): 22 / 48
- Kromoa (Cr): 24 / 52
- Manganesoa (Mn): 25 / 56
- Burdina (Fe): 26 / 56
- Nikela (Ni): 28 / 59
- Kobrea (Cu): 29 / 63
- Zilarra (Ag): 47 / 108
- Zinka (Zn): 30 / 65
- Boroa (B): 5 / 11
- Aluminioa (Al): 13 / 27
- Karbonoa (C): 6 / 12
- Silizioa (Si): 14 / 28
- Beruna (Pb): 82 / 207
- Nitrogenoa (N): 7 / 14
- Fosforoa (P): 15 / 31
- Oxigenoa (O): 8 / 16
- Sufrea (S): 16 / 32
- Fluorra (F): 9 / 19
- Kloroa (Cl): 17 / 35
- Iodoa (I): 53 / 127
- Helioa (He): 2 / 4
- Neona (Ne): 10 / 20
Eredu Atomikoak
Dalton-en Eredu Atomikoa (1808)
Elementuak atomoz osaturik daude, partikula aldaezin eta zatiezinaz. Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira. Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte. Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira.
Thomson-en Eredu Atomikoa (1897)
Atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zenbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
Rutherford-en Eredu Atomikoa (1911)
Atomoak trinkoak ez direla frogatu zuen; hutsik dutela parte gehiena eta bi zati desberdin bereizten zituen:
NUKLEOA
Atomoaren erdiko zatia da eta karga positiboa duten partikulez (protoiak) eta neutroiak diren beste partikula batzuez osatuta dago. Masaren gehiengoa bertan bilduta dago.
AZAL ELEKTRONIKOA
Atomoaren nukleoaren inguruko zatia da. Elektroiak nukleoaren inguruan biraka dabiltza, nukleotik edozein distantziara dauden orbitak deskribatuz.