Elektrostatika: Karga Elektrikoa eta Materialen Jokaera

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Fenomeno elektrikoak: Elektrostatika

Elektrizitatearen jatorria Tales Miletokoaren aurkikuntzan dago. Bi gorputzak elkarren kontra igurztean, lehen ez zuten beste propietate bat hartzen dute: karga elektrikoa. Propietate hori bi indar motaren bidez adierazten da; hots, erakarpen- eta aldarapen-indarren bidez.

Nola elektrizatzen dira materialak?

Gorputzak elkarrekin igurzten direnean, karga-trukaketa gertatzen da. Normalean, batetik bestera mugitzen diren kargak negatiboak izaten dira. Baina gorputz guztiek ez dute berdin jokatzen: badaude karga negatiboak emateko joera duten materialak (positiboki kargatuak geratzen direlarik), eta karga negatiboak hartzeko joera duten materialak (negatiboki kargatuak geratzen direlarik).

Ondoko zerrendan material horiek ordenaturik dauzkazu, hasi positiboki kargatzeko joera handiena dutenetatik, eta negatiboki kargatzeko joera dutenetaraino. Bi material, edozein, zerrendan zenbat eta banatuagoak egon, hobeto elektrizatuko dira elkarrekin igurtziz.

Gorputzen jokaera elektrikoaren ezaugarri nagusiak

  • Materiaren propietate elektrikoa karga deritzon magnitudearen bidez adierazten da.
  • Bi karga-mota daude, positiboak eta negatiboak, baina normalean bi kargen kopuru berbera izaten dute gorputzek, egoera neutroan egoten dira, eta ez dute propietate elektrikorik adierazten. Gorputz baten karga positiboen eta negatiboen kopuruak desberdintzen direnean soilik kargatzen da gorputza.
  • Ikur bereko kargen artean aldarapen-indarra dago, eta kontrako ikurreko kargen artean erakarpen-indarra; kargatutako gorputzen artean, berdin. Indar elektrikoak txikiagotu egiten dira distantzia handitu ahala.

Elektrizazio-moduak

Indukzioa

Gorputz kargatua gorputz neutro batera hurbiltzen denean, gorputz kargatuak neutroaren kargen gain egindako indar elektrikoen eraginez, gorputz neutroan karga positiboak eta negatiboak banatu egiten dira. Kontrako ikurreko kargak gorputz kargatuarekiko hurbilago geratzen direnez, erakarpen-indarra aldarapen-indarra baino handiagoa da, eta gorputz kargatuak erakarri egiten du gorputz neutroa. Indukzioa deitzen zaio fenomeno honi.

Ukipen bidezko elektrizazioa

Material asko ukipen bidez elektrizatzen dira. Gorputz neutroa gorputz kargatua ukitzen duenean, kargatutik neutrora kargak pasatzen dira. Biak ikur berarekin kargatuta geratzen dira, eta elkar aldarazten dute.

Entradas relacionadas: