Elementu Kimikoak eta Erreakzioak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Elementu Kimikoak

Elementu kimikoaren edo atomo motaren izaera nukleoko protoi kopuruak zehazten du. Atomoen protoi kopuruari atomo-zenbakia (Z) deritzo, eta zenbaki horrek baldintzatzen du atomoa zer motatakoa den. Atomo baten masa, masa-zenbakiaren (A) bitartez adierazten da. Masa-zenbakiak nukleoan dagoen partikula kopurua adierazten du (neutroiak eta protoiak elkartuta). Atomoak kargaren ikuspuntutik neutroak dira, atomo batek kopuru berean dituelako karga positiboak (protoiak) eta negatiboak (elektroiak).

Kargaren zeinuaren arabera, ioi positiboak eta ioi negatiboak daude:

  • Ioi positiboak edo Katioiak.
  • Ioi negatiboak edo Anioiak.

Lotura Kimikoak

Atomoek bi jokabide dituzte elektroiekiko. Substantzia horiek metalak dira. Hala nola: Fe, Li, Ca, Na, Cu... Bigarren motako substantzia horiei ez-metalak deitu ohi zaie: H, C, O...

Lotura kobalentea: Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoen arteko elkartea da. Molekuletan, atomoen arteko lotura indartsua da, baina molekulen artekoa ez. Irakite eta urtze tenperaturak baxuak izaten dituzte.

Lotura ionikoa: Aurkako zeinuko ioien arteko erakarpen-indar elektroestatikoan ondorioz gertatzen da. Metal eta ez-metal arteko atomoen elkarketa dira. Elektroiak irabazteko joera duen beste atomo batekin elkartuko da.

Lotura metalikoa: Metalen atomoen arteko elkarketa da.

Formulazio Kimikoa

Substantzia kimikoak bereizteko eta zehaztasunez idazteko erabiltzen den hizkuntza formulazio kimikoa da.

Substantzia bakunak: Molekulak atomo mota berberez osaturik daude; eta bi atomoz edo gehiagoz osatuta egon daitezke. Metalen formula, sinboloa besterik ez da jartzen, azpiindizerik gabe: Au, Fe, Ag... Dena dela, horrek ez du esan nahi molekulak atomo bakrrez osaturik daudenik.

Erreakzio Motak

Sintesi erreakzioak: Sintesi erreakzioetan, bi erreaktibo edo gehiago elkartzen dira, eta, produktu bakarra lortzen da.

Deskonposaketa erreakzioak: Aurreko erreakzioen alderantzizkoak dira: erreaktibo bakarra bi produktu edo gehiagotan banatzen da.

Desplazamendu erreakzioak: Elementu batek beste baten lekua hartuz, desplazatu egiten du, eta produktu berria sortzen da.

Entradas relacionadas: