Eliza katolikoa errestaurazio garaian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,85 KB
Konstituzio hau 1845eko Moderatuaren oso antzekoa da, baina hura baino hobeto egokitzen zitzaien era Guztiteako joera liberalei. Izan ere, askatasun politikoak aitortuta zeuden, Baina modu lausoan. Subiranotasuna erregea eta Gorteen esku zegoen. Gainera Erregeari botere zabalak ematen zizkion: gobernua izendatu, Gorteak bildu eta Desegin, beto eskubidea… Azkenik, erlijio katolikoa zen estatuko erlijio Ofiziala, baina beste erlijioak modu pribatuan praktika zitezkeen.
Euskal Foruei dagokienez, Konstituzio honek ez du haiei buruz aipamenik egiten, baina, 75.Artikuluan, estatu osoan lege berberak egongo direla esaten du, beraz ez Zien zilegitasunik ematen Euskal foruei. Gainera urte berean Euskal foruak deuseztatzen zituen lege bat eman zen.
Konstituzio Hau 1876 eta 1923 bitartean, hau da, Errestaurazio osoan zehar egon zen indarrean, 1923an Primo de Riverak estate kolpe batez diktadura ezarri zuen arte. Horren Ondorioz, Canovasen erregimena deuseztatu egin zen, eta Espainiak monarkia Konstituzionala izateari utzi zion.
Konstituzio Honek Errestaurazio garaian egonkortasun politikoa lortzen lagundu zuen, joera Liberal guztiei egokitzeko duen gaitasuna dela eta. Hala ere, nahiz eta Egonkortasun politikoa ekarri, Seiurteko Demokratikoan indarrean egon zen Erregimen demokratikoa deuseztatu egin zuen.