Elizaren Egitura: Diozesiak, Parrokiak eta Konferentzia Episkopala

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Elizbarrutia edo Diozesia

  • Zer da diozesi bat? Eliza Katolikoa elizbarrutitan antolatzen da, bakoitzean apezpiku bat buru duelarik.

Elizbarrutia edo diozesia gotzain, artzapezpiku edo beste prelatu baten agintepean dagoen administrazio-eremu edo lurralde-barrutia da, bertako fededunekin osatua. Elizbarruti edo diozesi batzuek maila altuagoa dute eta artxidiozesia deitzen zaie (artzapezpiku bat buru delarik). Diozesia parrokiaz osatua dago.

  • Zenbat daude Espainian? 70 diozesi.
  • Apezpikua edo Gotzaina

    Apezpikuak apostoluen ordezkoak dira eta elizbarrutiaren edo diozesiaren arduradunak. Presbitero eta diakonoen laguntza dute. Inongo apezpikurik ez du beste apezpiku baten gaineko autoritaterik, bakoitza zuzenean Aita Santuaren agintepean dago. Gipuzkoako apezpikua Jose Ignacio Munilla da.

  • Katedrala: Diozesi baten eliza nagusia da, eta hau apezpikuaren egoitza da. Bertan egiten dute lan apezpikuak, koadjutoreak (kargu bereko laguntzailea) eta kanonigoek (katedralean lan egiten duten apaizak).

Parrokia edo Eliza

  • Zer da parrokia? Eliza kristauaren banaketa erlijiosoa da. Parrokia diozesiaren azpiko Elizako barrutia da, parrokoaren kargupean dagoena. Sakramentuak, elizkizunak eta katekesia ematen diren eliza izendatzeko ere erabiltzen da.
  • Zenbat daude Espainian? 22.859 parrokia, 19.055 apaiz eta 46.311 erlijioso.
  • Parrokia baten arduradunak:
    • Parrokoa: Parroki bateko arduraduna den apaiza.
    • Presbiteroa: Apaiza.
    • Diakonoa: Beheko mailarekin ordenatua izan da, baina ez da apaiza.
  • Bikarioak: Parrokoen laguntzaileak edo ordezkoak dira, oso parrokia handietan laguntzen duten beste apaizak.

Espainiako Konferentzia Episkopala edo Apezpiku-Konferentzia

  • Zer da? Estatuko apezpiku guztien bilera da. Apezpiku-konferentzia lurralde bateko edo gehiagotako apezpikuen batasunezko erakundea da, lurraldeko kristau-elizaren pastoraltzako zenbait arazo batera bideratzea helburu duena. Batzordeen eta batzar orokorren bidez egiten dute lana.
  • Presidentea: Ricardo Blázquez Pérez da. Aurreko presidentea Rouco Varela izan zen.
  • Hauteskundeak: Presidentea hautatzeko hauteskundeak hiru urtean behin egiten dira.

Entradas relacionadas: