Elkarrizketa eta behaketa: informazioa lortzeko teknikak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Elkarrizketa

Sakontasunez eginiko elkarrizketa bat informazio lortzeko teknika bat da, komunikazio prozesu bat eskatzen duena, non elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak elkarri eragin diezaioketen. Zenbakien azpian ezkutatzen den informazio konplexu eta aberatsa ezagutzen laguntzen digu. Etxekotasuna eta lagunarteko harremana lortu behar da.

Elkarrizketaren abantailak:

  • Esku artean daukagun gaia modu agerian aztertzeko arazoak daudenean egokia da.
  • Gaien arrazoiak, zergatiak eta ondorioak ezagutzeko balio du.
  • Ikerketa exploratorioa egin nahi denean egokia da.

Elkarrizketaren desabantailak:

  • Elkarrizketatuak arazoak izan ditzake bere iritziak behar bezala egituratzeko eta azaltzeko.
  • Elkarrizketatuak ez du ikertzailearentzako garrantzitsua den informazioa eman nahi edo ez daki nola adierazi.
  • Elkarrizketatzailearen eragina.

Elkarrizketa motak:

  • Holistikoa eta zuzendua
  • Fokatua eta zuzendua
  • Holistikoa eta ez zuzendua
  • Fokatua eta ez zuzendua

Elkarrizketa aurkezteko garaian kontuan hartu behar diren 4 galderak:

  1. Nortzuk daukate informazio garrantzitsua?
  2. Nortzuk dira fisikoki hurbilago eta gizarte harremanetan eskuragarriagoak?
  3. Nortzuk daude informazio prestuago?
  4. Nortzuk dira zehaztasun handiagoarekin informazioa adierazteko ahalmena dutenak?

Behaketa

Ikerketa bati erantzuten dion datu bilketa kontrolatua eta planifikatua da. Beraz, ikerketa gaiaren gertaera nagusienak, nabarmenenak eta sistematiko eta kontrolatu batean biltzen dituen teknika da.

Behaketaren abantailak:

  • Esku-sartzerik eza.
  • Naturaltasuna (datu bilketa garaian artifialtasun maila txikia).
  • Esperimentuak duen itxura idatzi artifiziala ekiditen du eta elkarrizketarena ere.
  • Talde batzuengana hurbiltzeko era egokia.
  • Jarrera ezkorrak gainditu daitezke, bakean uzten baitzaio pertsonari.

Behaketaren desabantailak:

  • Garestia eta luzea.
  • Fenomeno eta portaera asko ezin dira zuzenean behatu.
  • Ikerlariaren balore hierarkien eragina.
  • Askotan ezin dugu egon fenomeno edo portaera bat gertatzen den momentu berean.

Behaketa bat egiterakoan erantzun behar diren 3 galderak:

  1. Zer da behatu behar dena?
  2. Nola laburbildu behatzen dugun hori?
  3. Zer nolako harremanak izan behar ditugu behatuekin?

Entradas relacionadas: