Emakume Idazleak Historian Zehar: Lorpenak eta Erronkak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean egon izan dira hainbat arlotan, baita literaturan ere. Familia eta etxea zaintzea izan da, tradizioz, emakumearen betebehar nagusia. XIX. mendearen erdialdera arte, gogorki kritikatzen ziren emakumeen “portaera inmoralak”, hau da, etxetik kanpo egiten zuten ia guztia. Beraz, ez da harritzekoa garai horren aurretik emakumeek idatzitako obra gutxi aurkitzea.
Aitzindariak: Santa Teresa, Sor Juana eta Madame de Stael
Hala ere, ezin ditugu ahaztu garai hartan garrantzia izan zuten idazle emakumezkoak, hala nola Santa Teresa de Jesus, Sor Juana Inés de la Cruz edota Madame de Stael. Azken hau izan ezik, beste biak mojak ziren, haiek baitziren idazten eta irakurtzen zekiten ia bakarrak. Madame de Stael, berriz, Ginebrako jatorriko filosofo eta idazle frantsesa izan zen. Nahiz eta hiru emakume hauen idazteko modua eta gaiak ezberdinak izan, emakumeen eskubide sozial zein kulturalak aldarrikatzea zuten komunean. Zalantzarik gabe, pentsamolde iraultzaileko hiru emakume progresista izan ziren, eta pixkanaka ospea lortu zuten.
XIX. Mendea: Aldaketaren Haziak
XIX. mendean gauzak aldatzen hasi ziren. Emakume askok gizonezkoen izengoitien pean argitaratzen zituzten beraien nobelak, George Sandek (Amantine Aurore Lucile Dupin-en izengoitia) egin ohi zuen moduan. Brote ahizpek, berriz, aitaren izena erabiltzen zuten hasiera batean beraiek idatzitako nobelak argitaratzeko.
XIX. Mendearen Amaiera: Feminismoaren Lehen Urratsak
XIX. mendearen amaieran hasi ziren gauzak benetan aldatzen. Pixkanaka, emakumearen irudia eraldatzen joan zen, eta gizartea ere kontzientziatu egin zen. Lehen mugimendu feministak sortu ziren, eta emakumeek eskubideak aldarrikatu eta bizi-kalitate hobeago bat eskatu zuten. Horrela, etorkizun hurbilean, ateak ireki zitzaizkien idatzi nahi zuten emakumeei.
XX. Mendera Bidea Zabalduz
Jane Austen, Mary Shelley eta Virginia Woolf Ingalaterran; Harriet Beecher Stowe Estatu Batuetan; Rosalía de Castro eta Emilia Pardo Bazán Espainian; hauek dira, gizarteak zapaldu eta muzin egin arren, idazten hastera ausartu ziren emakumeetako batzuk. Oztopoen gainetik, XX. mendean zetozen idazle berriei bidea zabalduz.