Emakume Izatea: Simone de Beauvoirren Ikuspegia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB
Zer da Emakume Izatea?
1949an, Simone de Beauvoirrek "Bigarren sexua" idatzi zuen, feminismoaren oinarria dena. Obra honek emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea bilatzen du. Existentzialismoaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik; beraz, emakumeak ez du patu finkorik. Beauvoirrek uko egiten dio emakumearen patua biologia, sexualitate edo ekonomiagatik definitzeari. Horren ordez, nola egiten garen argitu nahi du, bai emakumeak bai gizonak.
"Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da"
Aurretiko esentziarik gabe, Beauvoirrek dioenez, "emakume ez da jaiotzen: egin egiten da". Nola? Nagusiaren eta esklaboaren arteko dialektikaren bidez. Gizona esentzialtzat hartu da, egiaren, ezagutzaren eta arrazoiaren iturritzat, eta emakumea, berriz, 'bestea', objektu osagarri bihurtuz. Horrela, nagusitasunezko harremana sortzen da, non emakumeari erabakitzeko askatasuna mugatzen zaion, bere kabuz definitzeko eta ekiteko aukera ukatuz. Emakume bazara, konturatu gabe, kulturak moldatu egin zaitu txikitatik, gizon batzuek diseinatutako emakume eredu baten kopia perfektua izan zaitezen.
Diskriminazioaren Eraikuntza Kulturala
"Bigarren sexua" liburuaren bigarren atalean, desberdintasunak eta diskriminazioak kulturalki eta politikoki nola eraikitzen diren aztertzen du Beauvoirrek:
- Neskatoa, haurtzarotik, gizon bati men egiteko hezten da, bere patua aldez aurretik inposatuz.
- Ezkontzak emakumea bere burua ahaztera, errepikapenera eta pasibotasunera kondenatzen du.
- Emakumeari espazio publikorako sarbidea ukatzen zaio, eta, aldi berean, zaintza beharra inposatzen zaio.
- Autonomia hori eremu orotan murrizten zaio.
- Simonek amatasun beharra eta ama-maitasunaren idealizazioa kritikatzen ditu.
- Horregatik, zerbitzu publikoen, abortuaren eta kontrazepzioaren aldeko alegatua egiten du, emakumeak amatasuna askatasunez bere gain hartu ahal izateko esparru argi bat ezartzeko.
Askapen Prozesu Kolektiboa
Azken batean, Beauvoirren helburua sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzea eta harreman hierarkikoa desegitea da, emakumeak ere norbanako autonomo eta burujabeak izan daitezen. Horretarako, premiazkoa da askapen-prozesu kolektibo bat egitea. Bide horretan, emakumearen askapen sexual eta sentimentalaz gain, askapen ekonomikoaren alde ere egiten du, emakumeak eremu orotan autonomia garatzeko.