Emakumearen Eraikuntza eta Bilakaera Historikoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB

Emakumea

Emakumea ezin da biologikotik soilik definitu; eraiki egiten da. Gizarte patriarkal batean, gizona izan da gizakia definitzeko erreferentzia (bera izanik subjektua), eta emakumea, berriz, gizonari dagokionez, "bestea" gisa definitu da, objektu gisa. Kulturak femeninotasunaren gainean ezarritako determinismotik askatzeko (pasibotasuna eta beste mito batzuk), emakumeek modu autonomoan eraikitzeko aukera dute, zapalkuntzatik askatuz eta gizartean aktiboki parte hartuz.

Destinoa

Beauvoirrek espezie bat baino zerbait gehiago garela esaten du, bilakaera historikoa garela esaten du. Proiektuak bideratzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna dugulako. Horregatik, sexuen arteko harreman afektiboak etorkizun batean aurreko mendeek ezin asmatuzko adiskidetasunak eta konplizitateak ekarriko ditu.

Feminitatea

Emakumeari emakume izateagatik legokiokeen ustezko esentzia da. Emakumeen portaera guztiak esentzia horregatik gertatzen dira. Betiko feminitatea ideia platoniko moduko bat da. Historian zehar, emakumea gizonaren mendean egon da, "bestea" eta objektu bezala. Beauvoirrek emakumeei ezarritako hezkuntza eta ohiturei uko egiten die existentzia hutsa garela esanez.

Laburpena
  • Emakumea gizonaren mende, destinoa ezarrita (existentzialismoak kontrakoa dio).
  • Biologia, sexualitatea, ekonomia alde batera utzita, guk geuk definitzen dugu.
  • Emakumea "bestea", ama eta ezkontza.
  • Berdintasuna, autonomia, subiranotasuna.
  • Emakumeak eta gizonak ezin dira simetrikoki definitu.
  • Gizonak neutroak eta positiboak ikusten dute beren burua; emakumeak "bestea".
  • Gizonek ekintza arriskutsuetan parte hartzen dute; emakumeek ez.
  • Gizonek emakumeen izen ona indartzen eta babesa ematen dute.
  • Emantzipazioa: autonomia ekonomikoa, bidezko hezkuntza, amatasuna albo batera utzita.
Adibideak

Guztiok etxeko lanak egiteak ama poztu du.

Joan den astean zapata batzuk utzi nizkion, konpon ditzan.

Hain gutxi lo egiten dut, non itzugarri nekatuta nagoen.

Amak eskatu duenaren arabera egingo dugu.

Ospitalean egon denez gero, ezin izan du ikasi anaiarekin.

Lanetik bota dute, lapurtzen harrapatu baitute.

Entradas relacionadas: