Emakumeen Sufragioa eta Inperialismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

Mugimendu sufragista: emakumeen egoera hobetzeko, borroka egiten zuten emakumeen-elkarteak ziren eta botoa edo sufragioa zen haien eskaera nagusia.
Estatu soziala: gizarte-egoera larrian dauden taldeak babesten dituena: gizarte-zerbitzuak, osasuna, erretiro pentsioak...
Inperialismoa: Inperialismo terminoaren bidez herrialde batek beste herrialde batzuk mendean hartzen dituela adierazten da. Konkistatzen duen herrialdea metropolia eta konkistatutakoa kolonia.
Berlingo konferentzia: Hedapen inperialistak liskar ugari sortu zituen potentzi kolonizatzaileen artean. Arazoak konpontzeko, Berlingo Konferentzia egin zen (1885), Afrikako potentzien artean elkar-banatzeko.
Kolonia: Metropoliaren subiranotasunaren mendean zeuden eta metropolia horiek administratzen zituen. Metropoliaren kontrol politikoa egon zen. Kongo Belgikarra.

Sistema politikoa(taula):
Europan/ Mendebaldeko Europan: -Sistema parlamentarioak ezarri. -Herrialde askotan gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri. -Erresuma Batuan eta iparraldeko estatuetan sufragio mugimenduak sortu, emakumeen botoa eskatzeko. Ekialdeko europa: -Sistema politiko autoritarioak izan ziren, Austria-Hungariako inperioa, Errusiako eta Turkiako otomandarra.
Europatik kanpo/ Estatu Batuetan: Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuten. Japonian: Sistema parlamentarioa ezarri 1889ko konstituzioa onartu eta gero.
Inperialismoaren arrazoiak(taula): Politikoak eta ideologikoak: -Koloniak edukitzea herrialdearen handitasuna eta agintea neurtzeko irizpide bihurtu. -Arrazoi estrategikoak egon ziren, merkataritza-ibilbide baten kontrola.
Demografikoak: -Koloniek nazioko soberakin demografikoak bidaltzeko eta barruko gizarte tentsioak gutxitzeko lurraldeak eman.
Ekonomikoak: -Bigarren industria iraultzan ekoizpenak gora egin zuenez, industriarako lehengaiak eta merkatu berriak bilatu behar ziren saltzeko. -Kapitalismoaren garapenak kapitala inbertitzeko beste espazioak eskatu.
Ideologikoak: Joera ideologiko batzuk erabili zituzten zurien nagusitasuna eta zuriek mundu osoa aldarrikatzeko eginkizuna.

Entradas relacionadas: