Emigrazio Tradizionala Europara: Analisia eta Ondorioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Emigrazio Tradizionala Europara

a) XX. mendearen Erdialdera Arte

Migrazioa urria eta urte-sasoikoa zen. Gehienbat Levantekoak ziren, eta Frantziara joaten ziren. Hasieran, nekazariak, eraikuntzako langileak eta neskameak ziren. Geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoak. Bigarren Mundu Gerrak eman zion honi amaiera.

b) 1960-1973: Emigrazioaren Goren Aldia

Europarako emigrazioaren goren aldia izan zen. Etapa honetan, beheraldi bakarra egon zen, 1964-1968 artean. Lanpostu-eskaintza handitu zen Espainian, eta itzulerak areagotu ziren. Emigrazio iraunkorra izan zen eta arrazoi batzuen ondorio izan zen:

  • Europari dagokionez: BMG-ren ondorengo berreraikuntza ekonomiko arinak enplegu-eskaintza handia sortu zuen.
  • Espainiari dagokionez: Emigrazioa suspertu hainbat faktorek: hazkunde demografiko bortitza, nekazaritza-biztanleria soberan egotea, soberan dagoen jende guzti hori hartzeko ahalmenik ez izatea industrializazioak; langabezia-igoera, itsasoz bestalderako emigrazioen abantailen desagerpena, eta Europan ordaintzen ziren soldata hain handiak.

Jatorriari begira, emigranteak eskualde guztietakoak ziren. Haien helmuga nagusiak, Frantzia, Suitza eta Alemaniako Errepublika Federala izan ziren. Profila hau izan zen: heldu gazteak eta kualifikazio-maila baxukoak. Hortaz, txarrago ordaintzen zitzaizkien lanak zituzten eraikuntzan, merkataritzan, etxe-bizitzan eta industrian.

c) 1975tik Aurrera

Behera egin zuen Europarako emigrazio tradizionalak. Krisi ekonomikoak, langabezia eragin zuen Mendebaldeko Eropako herrialdeetan, hortaz, inmigrante asko itzuli egin ziren.

Kanpo-migrazio Tradizionalen Ondorioak

a) Ondorio Demografikoak

Espainiako biztanleriaren jaitsiera izan zen migrazioen ondorio demografiko nagusienetakoa. Horrek, gaur egun, biztanleriaren banaketan dagoen desoreka ekarri du, neurri batean.

b) Ondorio Ekonomikoak

Emigrazioaren ondorio ekonomikoak, alde batetik positiboak izan ziren (hazkunde natural handiaren eta langabeziaren zama arindu zutelako). Gainera, emigranteek bidalitako dibisek Espainiaren garapen ekonomikoa finantzatzen eta merkataritza-defizita murrizten lagundu zuten. Baina ondorio negatiboak ere egon ziren: aurrezki asko ez ziren izan irteera-eskualdeen onerako, bankuek, eskualde dinamikoetan inbertitu zituztelako; eta itzulitako emigrante asko beste leku batzuetan kokatu ziren, lana errazago aurkitzeko.

Entradas relacionadas: