Emozioen funtzioak eta garrantzia

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Emozioak eboluzioan eta bizitzan

Informazioa prozesatzea, komunikazioa garatzea, atxikimendua antolatzea, moralki garatzea eta gizarte-ezagutza, besteak beste, eboluzio-prozesuak dira. Emozioek eragina dute eboluzio-prozesu guztietan eta bizitza osoan zehar hartzen ditugun erabakien oinarri nagusiak dira.

Emozioen definizioa

Psikologia ebolutiboan garapen emozionalaren ikerkuntza berpiztu egin da, eta ikuspegi etiologikoa (kausak aztertzen dituena) da nagusi. Emozioak dagoeneko ez dira barne-esperientzia subjektibo gisa aztertzen; aitzitik, emozioek jarduera zehatzak eragiten dituztela pentsatzen da.

Campos-ek eta laguntzaileek diotenez, emozioak, barne-egoera psikikoak izateaz gain, gertaera jakin batzuei aurre egiteko erreakzio-ereduak ere badira. Beraz, barneko esperientzia psikikoez gain, emozioak inguruarekiko harreman garrantzitsuak aldatzeko prozesuak direla esan daiteke.

Emozioen eginkizun bikoitza

Emozioen eginkizuna bikoitza da: alde batetik, sentikortasuna adierazteko, eta, bestetik, egoera jakin bati erantzuna emateko erabili ohi ditugu.

Seinale sistema gisa

Sentikortasun emozionala pertsonaren seinale sistema da. Emozioa barneko estimulu indartsua da, eta estimulu horrek jokabidea eta ezagutza antolatzen dituen sistemari egoera jakin batek helburuak lortzea bideratzen edo eragozten duen esaten dio.

Erantzun emozionalek jokabidea gidatu eta antolatu egiten dute, eta ezinbestekoak dira, haurtzaroan batez ere, komunikazio-seinale gisa.

Gizarte-harremanetan

Emozio horiek gizarte-harremanak erregulatzeko erabili ohi ditugu. Baina badira beste zenbait emozio, besteak beste; lotsa, harrotasuna edo erruduntasuna, norbere burua aztertzeaz gain, besteak aztertzeko ere erabili ohi ditugunak.

Zenbait emozio zehatz

  • Lotsa

    Lotsaren eginkizuna besteek norberarenganako duten errespetua eta afektua mantentzea eta autoestimua babestea da.

  • Erruduntasuna

    Erruduntasuna pertsonak bere jokabidearen bidez besteei kalte egiten diela pentsatzen duenean sortzen da, eta egindako kaltea konpontzen saiatzea eragiten duen emozioa da.

Egoerak aurreikustea

Horrez gain, emozioen eginkizuna, unean uneko gertaerarekin dugun harremanaren araberakoa izateaz gain, egoera hori aurreikustea eta egoerari aurrea hartzea ere bada. Pertsona jakin batekin dugun harremana galduz gero sentituko genukeen tristura egoera hori gertatu baino lehen adierazten badugu, pertsona horrekin

Entradas relacionadas: