Enbrageak, Energia Aldaketa eta Erreferentziako Elementuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Parea Mugatzen duten Enbrageak

Parea mugatzen duten enbrageak: pare jakin bat gainditzen denean, enbragea banandu egiten da, eta transmisioa eten egiten da, parea mugitzerakoan berriro enbragatuko da; sarritan bolen bidezko herrestatzea eragiten dutenak erabiltzen dira, bola horiek arteka konikoetan egoten dira malgukien ekintzaren ondorioz; esfortzuek maila jakin bat gainditzen dutenean, bolak arteketatik irtetzen dira ondorioz banaketa gauzatzen da.

Norabide Bakarreko Enbrageak

Norabide bakarreko enbrageak: mugimendu noranzko bakarrean, ardatz eroalearen biraketa norazkoaren arabera akoplatzen edo banatzen dira; horrelako enbrageak bihurkin eta azkoin automatikoetan daude.

Trinketa

Biradera noranzko batean besterik ezin du biratu.

Arrabolen Enbragea

Ardatzak erroljuaren orratzen noranzkoan egiten badu bira, arrabolak etzan egiten dute eta irristatzea dago, beste norabide joaten denean herrestatzea gertatuko da arrabolen eraginez.

Energia Aldatzeko Tresnak

Makinen zeregin nagusietariko bat energia jakinen bat lan baterantz bideratzea da, prozesuan energia galtzen da, eta makinaren errendimendua galtze horien araberakoa izaten da, makinaren ibileraren barruan, energia-jarioak eraldaketa batzuk izan ditzake, horretarako elementu laguntzaile batzuk beharf dira.

Metagailuak

Makinaren energia mekanikoa metatzen dute bi motatakoak daude:

Energia Zinetikoaren Metagailua

Makina baten organo guztien mugimenduak ez dira homogeneoak - mugimenduaren sorreran nolabaiteko irregulartasunak egon daitezke: eztanda motorra adibidez - jarduleek ez dute energia jarraitasunez kontsumitzen - mugimenduak homogeneo bihurtzeko erabiltzen dira.

Metagailu Elastikoak

Bi eginkizun nagusi dituzte: energia-puntak metatzea eta indarreko itxierak.

Energia-Puntak Metatzea

Akoplamendu elastiko baten osagai elastikoak energia-kantitate txikia metatzen du gehiegizko esfortzua egiteko unean - abioa... eta gero askatu egiten du energia hori; horrela moteldu egiten ditu ibileran egon daitezkeen kolpeak. Metaturiko energia hori askatzean, bibrazioak sor daitezke eta batzuetan bibrazio horiek ez dira moteltzen eta gero eta gogorragoak bihurtzen dira.

Indarreko Itxierak

Espeka sistema askotan, jarraitzailea espekarekin kontaktuan mantentzeko malgukiak erabiltzen dira, kontaktua bermatzen dugu malgukiak eragindako indarrari esker, metaturiko energia elastikoak jardute iraunkorra ahalbidetzen du.

Barreiagailuak

Makinen organoen mugimenduak murrizteko edo gelditzeko gailuak dira, horretarako energia barreiatzen dute.

Balaztak

Makinaren mugimendu nagusia murriztu edo eten egiten du - arruntenek metalezko elementuren bat (diskoak...) eta beste material bateko elementu baten (zapatak...) arteko marruskadura-indarrak darabiltzate, material hori marruskadura eragiteko eta horren ondorioz sorturiko beroa jasateko erabiltzen da (diskodunak, zintadunak, danbordunak, plater konikodunak, zapatadunak).

Erreferentziako Elementuak

Osagai batzuek besteei dagokienez duten posizioa, mugikortasuna eta ibilbidea zehazteko elementuak dira.

Karkasa

Ile-lehorgailuaren elementu guztiak bertan biltzen dira.

Bankada

Makina erreminta jakin baten elementu guztiak eusten ditu eta erlazionatzen ditu.

Txasisa

Furgoneta bat egituratzen du.

Oinarria

Beso-robota eusten duena eta birak ematea ahalbidetzen diona. Elementu hauek gogorrak eta zurrunak dira, batzuetan handiegiak.

Entradas relacionadas: