Eneida: Virgilioren Poema Epikoa
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB
Eneida: Sarrera eta Egitura
Eneidaren poema Virgiliok K.A. 29. urtean hasi zuen. Virgiliok lan honetan Odisea eta Iliadaren konbinaketa bat egiten du, azken emaitzan bereizita dauden arren. VI. liburua hartzen da inflexio puntu bezala, honetan aurretik aipatutako bien ezberdintasuna adierazten dituelarik. Kapitulu edo liburu bakoitza garrantziagatik ere banatzen du, gai garrantzitsuenak liburu bikoitietan jarriz. Virgiliok Homeroren eredua jarraitu zuen, eskema alejandrino eta neoterikoak jarraitzen zituen Bukolikak eta Georgiketan bezala.
Obraren lehen zatia (I-VI) Eneas eta bere tripulazioak egiten duten bidaietan oinarritzen da, Odisean inspiratuta. Hauen egonaldia lurralde ezberdinetan kontatzen da, batez ere Kartagon, baita beraien jaitsiera Infernura ere. Obrak aurrera jarraitzen duen heinean Iliadan inspiratzen da.
Bigarren partea, italiar Iliada bezala ere ezagutua, VII. eta XII. liburuetan azaltzen da. Eneasek Latiumera egiten duen helduerarekin hasten da, zeinetan gelditu egin behar den. Gerrarekin eta gatazkekin jarraitu behar du, Junok bidai osoa oztopatu dion jainkosak sortutakoa. Homeroren eragin argiaz gain, Virgiliok berrikuntza eta aldaketak sartzen ditu, batez ere estilo aldetik. Bere hizkuntza eta estilo dotoreak, armoniatsuak dira, beti tonu zehatza eta epikaren beste baliabide poetiko propioak erabiliz.
Amaitu gabeko obra izan arren (Virgiliok bukatu gabetzat eta inperfektutzat jo zuen), Eneidak bere helburua betetzen du poema epiko latindar bezala. Bere eragina hurrengo poesia latindarretan imajinaezina da, bere obra esparru akademikoetatik kanpo pasatu zen berehala. Bere fama hainbestekoa izan zen non Erdi Aroan ere erromantzeak, kantu eta gestak Eneidan inspiratuak izan ziren (ikuspuntu kristau batetik betiere).
Pertsonaiak
Pertsonaia Nagusiak
- Eneas: pertsonaia nagusia, Venusen semea, Troiako gerratik bizirik irten zirenak Italiara gidatu zituen heroia.
- Ankises: Eneasen aita, adineko elbarritua. Eneas laguntzen du bidai osoan, behin Siziliara heltzean han hiltzen da.
- Kreusa: Eneasen emaztea, akeoek Troia bereganatu eta gero misteriotsuki desagertzen dena.
- Askanio edo Iulo: Eneasen semea, Italian troiar familia betikotu eta juliar (Zesar, Augusto) familiaren urrutiko arbasoa izango dena.
- Dido: Kartago hiriko erregina edo sortzailea. Eneasekin amodio tragikoa bizi du, azkenean bere buruaz beste egingo du.
- Turno: Lavinia rekin ezkontzekoa zena, Eneasen aurkako dueluan hiltzen zena.
- Lavinia: Latino erregearen alaba, etorkizunak Italian gordetzen zion emaztegaia.
- Kamila: Italiar amazona.
- Jainkoak: Jupiter, Juno, Venus eta abar.