Energia: Ezaugarriak, Motak eta Kontserbazioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Energiaren ezaugarriak

  • Metatu: Metatu egin dezakegu eta, horri esker, behar dugunean erabil dezakegu. Esaterako, energia kimikoa piletan eta baterietan meta dezakegu, eta energia elektrikoa, kondentsadoreetan. Kondentsadoreak gailu elektrikoak dira, gaur egun oso erabiliak; adibidez, ordenagailu eramangarrietan eta sakelako telefonoetan erabiltzen dira.
  • Garraiatu: Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke. Energia elektrikoa kableen bidez garraiatzen da, eta energia elektromagnetikoa, berriz, airean, uhinen bidez garraia dezakegu.
  • Aldatu: Energia motak aldatu egin daitezke, mota baliagarriagoak lortzeko. Gehien komeni zaigun moduan erabil dezakegu.
  • Transferitu: Transferitu egin dezakegu. Energia erraz igaro daiteke gorputz batetik beste batera.
  • Kontserbatu: Kontserbatu egiten da. Energia erabiltzen dugunean, ez da gastatzen. Ez dago ez energia sortzerik ez suntsitzerik. Eraldatu egiten da edo gorputz batetik beste batera igarotzen da, besterik ez. Fisikako printzipiorik garrantzitsuenetakoa da hori: energiaren kontserbazio-printzipioa.
  • Degradatu: Degradatu egiten da. Eskuarki, energia mota bat aldatuz beste bat lortzeko prozesuetan, beroa sortzen da, eta ezin dugu erabili. Horrek esan nahi du energiaren zati bat galdu egiten dela.

Energia Motak

Energia Mekanikoa

Energia mota hori bi energiaren batura da. Bi energia hauek dira:

  • Energia zinetikoa: Mugitzen ari diren gorputzek duten energia mota da.
  • Energia potentziala: Gorputzek beren posizioa dela-eta duten energia-mota da; esaterako, lurraren gainazaletik altuera jakin batean daudenean.

Energia Elektrikoa

Elektrizitatez kargatutako partikulak —elektroiak— noranzko berean mugitzen direnean agertzen da. Karga horiek ordenan higitzen direnean, korronte elektrikoa sortzen da. Etxetresna elektrikoek...

Barne Energia

Gorputzek beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energiari esaten zaio barne-energia. Garrantzi handia du egoera-aldaketak aztertzeko.

Irradiatzeko Energia (Elektromagnetikoa)

Energia mota hori irrati- eta telebista-uhinek dute, besteak beste, mikrouhinek eta zenbait eguzki-erradiaziok ere; esaterako, argiak. Haren ezaugarri nagusia: espazioan zehar heda daiteke, inolako ingurune materialen beharrik gabe, eta beraz, ez da garraioan zehar degradatzen, beste energia mota batzuk ez bezala. Hutsean, 300.000 km/s-ko abiaduran hedatzen da, gutxi gorabehera.

Energia Kimikoa

Konposatu kimikoen energia da. Erreakzio kimikoetan ageri da. Elikagaiek, pila elektrikoek eta lehergailuek energia mota hori dute. Organismoek konposatu organikoetan metatzen dute energia kimikoa; batez ere, gluzidoetan eta lipidoetan. Haietatik lortzen dute zelulek energia, oxidazio-erreakzioen bidez.

Entradas relacionadas: