Energia Grabitatorioa, Mekanikoa eta Kontserbazioa
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
Energia Eremu Grabitatorioetan
Potentzial Grabitatorioa
Demagun M masa bat daukagula, bere inguruan eremu grabitatorio bat sortzen duena. Potentzial grabitatorioa (V) puntu batean, masa-unitateak puntu horretan kokatuta izango lukeen energia potentziala da, hau da, energia potentziala masa-unitateko. Potentzialak eremuko puntu bakoitzean balio bat izango du. Horrela, P puntuko potentzial grabitatorioa kalkulatzeko, P puntuan m probarako jarritako masa baten energia potentziala kalkulatuko dugu eta, ondoren, masa-unitateko energia kalkulatuko dugu: …………………
Energia Mekaniko Osoa
Gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak nolabaiteko energia bereganatzen du: energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa... Energia zinetikoaren eta energia potentzialaren baturari energia mekanikoa deritzo. ……………….
Satelite Baten Energia Orbitan
Satelite batek bere orbitari dagokion abiadura orbitala dauka, bere altuerarekin erlazionatutakoa: ………………..eta energia zinetikoa: ………………… Bestetik, energia potentziala ere badu: ……………….. Energia bien batura eginez satelitearen energia mekanikoa kalkula dezakegu: ………………
Lana eta Energiaren Kontserbazioa
Energiaren Kontserbazioaren Printzipioa
Sistema isolatu batean energia osoa kontserbatu egiten da, hau da, ezin da handitu edo txikitu, eraldatu baino ez da egiten.
Energia Zinetikoaren Teorema (Indar Biziak)
Kontsidera dezagun orain gorputz baten gainean egindako lana. Lan hori gorputzaren energia zinetikoaren aldaketaren berdina da (indar bizien teorema edo energia zinetikoaren teorema): …………………..
Indar Kontserbakorrak eta Energia Mekanikoaren Kontserbazioa
Lana burutzen duten indarrak kontserbakorrak badira gorputz bat A puntutik B puntura desplazatzerakoan, honako emaitza hau daukagu: …………………….. Baina indar kontserbakorrek baino ez badute lan egiten: ………………… Eta, ondorioz: ………………. Indar kontserbakorrak izena erabiltzearen arrazoia hauxe da: gorputz batean eragiten ari diren indar guztiak kontserbakorrak badira, gorputzaren energia mekanikoak konstante irauten du. Adibidez, eremu grabitatorioan higitzen den gorputz baten energia potentziala txikiagotzen bada, galdutako energia hori energia zinetiko bihurtuko da, eta alderantziz.