Energia Iturriak: Berriztagarriak eta Berriztaezinak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Energia Iturriak

Berriztaezinak

Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute jatorria eta oso prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira, milioika urtetan.

Abantailak

  • Energia-iturri hauen ustiapenerako ohiturak eta teknologia oso garatuta daude.
  • Energia-iturri hauen errendimendua oso ona da.

Desabantailak

  • Berriztaezinak dira eta agortzen diren baliabideak dira.
  • Hondakinak sortzen dituzten energia-iturriak dira; beraz, ingurumen-inpaktuak eragiten dituzte.
  • Toki edo eskualde zehatz batzuetan bakarrik agertzen diren baliabideak dira; beraz, beste eskualde batzuekiko menpekotasun handia sortzen da.

Erregai Fosilak

Abantailak
  • Munduan erabiltzen den energia gehiena iturri hauetatik lortzen da.
Desabantailak
  • Erretzearen ondorioz, berotegi-efektua areagotzen duten gasak sortzen dira.
  • Ikatza, petrolioa eta gas naturalaren erauzketa, garraio eta eraldaketaren ondorioz ingurumen-inpaktuak sortzen dira.

Ikatza

Abantailak
  • Planetako erregai fosilik ugariena da, kontinente guztietan aurki daiteke.
  • Harrikatza da gehien erabiltzen dena, zentral termikoetan elektrizitatea ekoizteko batez ere.
Desabantailak
  • Meategi irekien ikusmen-inpaktua.
  • Berotegi-efektua areagotzen duten edo euri azidoa eragiten duten gasak askatzen dira errekuntzan.

Berriztagarriak

Etengabe berritzen diren energia-iturriak dira; gehienen jatorri nagusia eguzki-energia da.

Abantailak

  • Doakoak eta agortezinak dira.
  • Erabilerak ez du ingurumenera gasik igortzen; beraz, energia garbiak dira.
  • Erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzen dute.

Desabantailak

  • Ez dira energia-iturri iraunkorrak; baldintza klimatikoen edo beste egoera batzuen araberakoak dira.
  • Metatzen oso zailak dira.

Eguzki Energia

Abantailak
  • Edonon dago.
  • Energia geotermikoa salbu, energia berriztagarri guztiak eguzkitik eratorriak dira zuzenean ala zeharka.
Desabantailak
  • Eguraldiaren menpe dago.
  • Ez da etengabea.
  • Ez da erraz metatzen.
  • Zelula fotovoltaikoak egiteko erabiltzen diren produktu batzuk toxikoak dira.
  • Eguzki-energia biltzeko sistemek lur-azalera handiak hartzen dituzte.

Entradas relacionadas: