Energia-iturriak Industriak eta Herrialdeen Industrializazioa
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Industriak darabiltzan energia-iturriak:
Petrolioa: Energia iturri erabiliena da. Erreserbak mugatuak dira, eta herrialde jakin batzuetan baino ez daude. Hauek dira nagusienak: Errusia, Saudi Arabia, AEB, Iran, Txina eta Venezuela.
Ikatza: Industria Iraultzaren lehen etapetan energia-iturri erabiliena izan zen. Egin, garrantzitsua da oraindik ere, batez ere zentral termikoetan elektrizitatea ekoizteko. Munduko ikatz-erreserben ia erdia hiru herrialdeetan dago: AEB, Errusia eta Txina.
Gas Naturala: Erreserbak petrolioarenak baino handiagoak dira, baina mugatuak hala ere, eta herrialde bakan batzuetan daude; esaterako Errusia eta Iranen erreserben %40 biltzen da. Zentral elektrikoetan eta berogailuetan erabiltzen da, gas horren errekuntza ez baita ikatzarena edo petrolioarena bezain kutsagarria.
Energia-nuklearra: Elektrizitatea sortzen duten turbinak mugitzeko erabiltzen da energia hori. Hauek dira energia nuklear gehien ekoizten dituzten herrialdeak: AEB(104 zentral) eta Frantzia (58 zentral). Japonia, Alemania eta beste zenbait herrialde aztertzen ari dira energia iturri hori uztea istripu nuklearrek herritarrengan eta ingurumenarengan sortzen dituzten kalte larriak direla-eta. Hala ere, gorabidean diren zenbait herrialde: Txina, Errusia, India… zentral gehiago eraikitzen ari dira.
Herrialdeen industrializazio maila:
Herrialde industrializatuak: Lehen eta Bigarren Industria Iraultzan ekin zioten industria jarduerari. Munduko industria-ekoizpenean buru dira gaur egun ere. Teknologiak eta kalitate handiko produktuak fabrikatzeko eginiko apustuak argi erakusten du industriak egun ere garrantzi handia duela herrialde horietan (AEB, Japonia eta Alemania).
Herrialde industrializatu berriak: Txinak, Hego Koreak, Brasilek eta Indiak, ez zuten parte hartu Industria Iraultzaren lehen faseetan, baina azken hamarkadetan bilakaera azkarra izan dute. Txina mundu osoko fabrikatzat hartzen da, eta gaur egungo AEB-rekin lehiatzen da munduko lehen industria-indarra izateko. Industria garatzen hasi zenean, eskulan ugariri soldata txikiak ordainduz lortu zuten etekina herrialde horiek.
Industrializazio-bidean diren herrialdeak: Industria-ekoizpenerako ahalmen gutxien duten herrialdeak dira. Kasu batzuetan, nekazaritzan oinarritutako ekonomiatik zerbitzuen ekonomiara igaro dira, aurrez industriarik garatu gabe.