Energia Iturriak: Mota, Ezaugarri eta Eraginak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB
1. Gas Naturala (GN)
Definizioa: Pisu molekular txikiko hidrokarburo gaseosoen nahasketa da, lurpean pilatutako organismoen eraldaketa geldoaren emaitza. Hobietan dago, petrolioarekin batera edo bereiz.
Abantailak:
- Toki gehiagotan aurki daiteke.
- Erauzketa eta garraio erraza.
- Bero-ahalmen handiagoa.
- Karbono dioxido gutxiago isurtzen du.
Desabantailak:
- Lehorketa arazoak erauzketan.
- Istripu arriskua garraioan eta etxeetan.
2. Energia Nuklearra (EN)
Definizioa: Atomo-nukleo astun bat bi nukleo arinetan zatitzean (fisio prozesua) askatzen den energia da.
Inpaktuak:
- Kutsadura erradiaktiboa.
- Kutsadura termikoa.
3. Eguzki Energia (EE)
Definizioa: Eguzkiak igorritako uhin elektromagnetikoen erradiazio-energia da.
Motak, erabileraren arabera:
- Termikoa: Eguzki-kolektoreen bidez, eguzki-erradiazioaren efektu termikoaz baliatzen da ur beroa lortzeko. Ura edo beste likido bat berotzean lortutako lurrunak turbinak mugiarazteko eta energia elektrikoa lortzeko ere erabil daiteke.
- Fotovoltaikoa: Eguzki-energia zuzenean energia elektriko bihurtzen du.
4. Energia Hidraulikoa (EH)
Definizioa: Uraren energia potentzialaz baliatuta lortutako energia da. Urak goitik behera erortzean, behean zentral hidroelektrikoaren turbina martxan jartzen du, alternadoreari eragiten dio, eta energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da.
Zentral Hidroelektrikoak:
- Ibai handietan kokatzen dira.
- Urtegien beharra dute (uraren maila orekatzeko eta uholdeak saihesteko).
- Abantailak: Ura ez da ez kutsatzen ez kontsumitzen.
- Ingurumen-arazoak sor ditzakete.
Minizentralak:
- Ibaien ibilguek dituzten desnibelez baliatzen dira.
- Emariaren parte bat hartu eta hodi baten bidez eramaten dute elektrizitatea lortzeko.
5. Energia Eolikoa (EEo)
Definizioa: Aerosorgailuen bidez haizearen indarretik elektrizitatea lortzea da.
Funtzionamendua:
- Aerosorgailuaren palak haizearen norabidean orientatzen dira.
- Palek, haizeari esker, ardatz birakaria mugitzen dute.
- Ardatz birakariak alternadorea martxan jartzen du.
- Alternadoreak elektrizitatea sortzen du.
6. Itsas Energia (M. eta O.E)
Definizioa: Itsasoko uraren higaduraz baliatuta lortzen den energia da.
Motak:
- Energia Mareomotriza: Mareen energiaz baliatzen diren sistemek itsasgoraren eta itsasbeheraren arteko ur-mailaren aldea aprobetxatzen dute. Horretarako, dike batez ixten da bokale bat, dikean turbinak jartzen dira, eta itsasgoran ura dikearen atzean metatzean, itsasbeheran turbinetan zehar askatzen da.
- Energia Undimotriza: Olatuen energiaz baliatzen da.
7. Biomasa Energia (BM.E)
Definizioa: Landareek fotosintesian, karbono dioxidoa eta eguzki-energia erabiliz, sintetizatzen duten materia organikoan pilatutako energia berriztagarria da. Errekuntzaren bidez aprobetxatzen da.
Inpaktu Nabarmenak:
- Egurra lortzeko basoak soiltzea.
- Berotegi-efektua areagotzea.
8. Energia Geotermikoa (EG)
Definizioa: Lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da.
Funtzionamendua:
- Ustiategiko lurruna turbinetara eramaten da hodien bidez.
- Turbinek energia elektrikoa ekoizten duten alternadoreak higitzen dituzte.
Abantaila: Ez du ingurunean arazorik sortzen.