Energia-iturriak, Zentralak eta Kontzeptu Fisikoak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,98 KB
Energia-iturri Motak
Energia-iturriak bi multzo nagusitan banatzen dira:
- Ez-berriztagarriak: Zentral nuklearrak eta errekuntzako zentral termikoak.
- Berriztagarriak: Zentral eolikoak, eguzki-zentral termikoak, zentral hidroelektrikoak, zentral fotovoltaikoak, eta zentral mareomotriz zein undimotriza.
Zentral Elektrikoen Funtzionamendua
Zentral elektriko gehienetan alternadorea da funtsezko osagaia. Ur-lurrunarekin alternadoreko turbina mugitzean, ardatzari eragiten zaio eta energia sortzen da. Azkenik, sortzen den energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen da.
Alternadorea
Alternadorea energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko gai den makina elektrikoa da, korronte elektriko alternoa sortzeko erabiltzen dena.
Plaka Fotovoltaikoak
Plaka fotovoltaikoek korronte zuzena sortzen dute. Guk erabiltzen duguna alternoa denez, zuzenetik alternora pasa behar da korrontea; horretarako, alderantzgailua erabiltzen da.
Eraginkortasuna eta Teknologia Jasangarriak
Errendimendua eta Bero-ahalmena
Errendimendua: Makina batek energia transformatzean energia galtzen duenez, makinak ematen duen lana ez da % 100ekoa izaten. Galtzen den energia hori adierazteko η (eta) unitatea erabiltzen da.
Bero-ahalmena (Pc): Sistema batera transferitutako bero-energia kantitatearen eta honek jasaten duen tenperatura-aldaketaren arteko kozientea da. Gorputz bat erretzean sortzen duen energia kcal/kg-tan neurtzen da.
Kogenerazioa eta Passivhaus
Kogenerazioa: Energia sortutakoan bero moduan galtzen den energia hori aprobetxatzeko teknika da.
Passivhaus: Beroa isolatzeko teknikak dira, adibidez: isolamendu termikoa, hiru kapetako leihoak eta eguzkiarekiko babesa.
Kontzeptu Fisikoak eta Unitateak
Oinarrizko Definizioak
- Energia: Lana sortzeko ahalmena da; hau da, gorputz batek lan egiteko duen gaitasuna. Edozein jardueratan azaltzen da (lanean, mugimenduan...), baina ezin da ikusi edo ukitu.
- Lana: Gorputz bati indar bat aplikatuta, gorputzaren lekualdaketa, itxuraldaketa edo beroa ekoiztea lortzen da.
- Potentzia: Makina batek denbora jakin batean egin dezakeen lan kantitatea da. Zenbat eta potentzia handiagoa izan, orduan eta azkarrago egingo du lan.
Magnitudeak eta Unitateen Sistema
- Denbora: segundoak (s)
- Energia eta Lana: jouleak (J)
- Abiadura: metro segundoko (m/s)
- Potentzia: wattak (W)
- Bolumena: metro kubikoak (m³)
- Tentsioa: voltak (V)
- Intentsitatea: ampereak (A)
- Masa: kilogramoak (kg)