Energia Motak, Ezaugarriak eta Iturriak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,5 KB
Energia Motak
1. Mekanikoa:
- Zinetikoa: Mugimenduekin lotutako energia.
- Potentziala: Altuerarekin lotutako energia.
2. Energia Elektrikoa: Elektroien mugimendu edo korronte elektrikoekin lotutako energia.
3. Barne-energia: Atomo eta molekulen mugimenduekin lotutako energia.
4. Irradiazio-energia: Uhinekin lotutako energia.
5. Energia Kimikoa: Erreakzio kimikoetan agertzen den energia.
6. Energia Nuklearra: Atomoen nukleoekin lotutakoa. Bi mota:
- Fisioa: Atomo nukleoa puskatzean sortzen da.
- Fusioa: Atomo nukleoa elkartzean sortzen da.
7. Bero-energia: Tenperatura aldaketekin lotutako energia.
Energiaren Ezaugarriak
- Metatu egin dezakegu; horri esker, behar dugunean erabil dezakegu.
- Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke, hura lekualdatzeko sistema baten bidez.
- Energia motak alderatu egin daitezke, mota baliagarriagoak lortzeko.
- Transferitu egin dezakegu. Energia erraz igaro daiteke gorputz batetik bestera.
- Kontserbatu egiten da. Energia erabiltzean, ez da gastatzen. Ez dago ez energia sortzerik ez suntsitzerik.
- Degradatu egiten da. Eskaeraz, energia mota bat aldatuz beste bat lortzeko prozesuetan, beroa sortzen da eta ezin dugu erabili.
Energia-iturri Berriztagaitzak
1. Ikatza
Nola lortu: Ikatza erre, bero horrekin tubo batzuetatik doan ura lurrundu. Lurrun horrekin turbina mugitu eta turbinak sorgailua mugitzen du. Sorgailuak elektrizitatea sortzen du eta ondoren ura hozten da.
- Alde onak: Zentrala edozein tokitan egin daiteke. Oso erabilia eta ondorioz teknologia asko garatu da.
- Alde txarrak: Atmosferara CO2-a botatzen du. Ez da berriztagarria.
- Arazoak: Ikatza lortu eta zentralera eraman behar da. Bero gutxi lortzen da batzuekin.
2. Petrolioa
Nola lortu: Ikatzan berdina.
- Alde onak: Ikatzan berdinak + ikatza baino bero gehiago lortzen da.
- Alde txarrak: Ikatzan berdinak.
- Arazoak: Berdinak, azkena ezik.
3. Gas Naturala
Nola lortu: Ikatzan berdina.
- Alde onak: Petroleoan berdina.
- Alde txarrak: Petroleoan berdina.
- Arazoak: Petroleoan berdina + etxeetan erabiltzen dena normalean.
4. Uranioa
Nola lortu: Uranioaren nukleoak puskatzen dira, erreakzio nuklearraren bitartez. Beroa lortu ondoren, ikatzan berdina.
- Alde onak: Ikatzan berdinak + merkegoa + ez du kutsatzen.
- Alde txarrak: Gelditzen diren hondakin erradioaktiboak oso kutsakorrak.
- Arazoak: Arriskutsuak milaka urtetan.
Energia-iturri Berriztagarriak
1. Energia Hidraulikoa
Nola lortu: Presagainetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako uretatik. Urtegiko ura askatzean, turbina batean zehar igarotzen da. Turbina hori sorgailu elektriko bati akoplatuta dago, eta turbina biratzean, sorgailuak elektrizitatea sortzen du. Hortaz, pilatutako uraren energia potentziala aldatu eta energia zinetiko bihurtzen da, azkenean, energia elektriko.
- Alde onak: Zentral hidroelektrikoek oso mantentze-lan gutxi behar dute eta ustiapen-kostu txikia dute. Ez du ez hondakinik ez kutsatzailerik sortzen. Urtegiek uholdeak kontrolatzen laguntzen dute eta urte-sasoi lehorretan, urez hornitzen dituzte nekazariak.
- Alde txarrak: Zentral elektrikoetan sortutako energia elektrikoa garraiatzea garestia da. Energia sortzeko erabil daitekeen ur kantitatea eguraldiaren araberakoa da. Presagaia apurtzeko arriskua dago.
2. Eguzki Energia
Nola lortu: Energia eguzkian sortzen da eta erradiazio moduan iristen zaigu. Bi eratara erabil daiteke:
- Termikoan: Fluido bat berotzen da, etxebizitzak edo ura berotzeko.
- Fotovoltaikoan: Eguzkiaren energia panel fotovoltaikoek energia elektriko bihurtzen dute.
- Alde onak: Iturri agorrezina da, gizakien denbora-eskalan. Energia garbia da. Ez du ez zaratik ez substantzia kutsatzailerik sortzen. Hura mantentzeko lana oso merkea da. Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.
- Alde txarrak: Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera. Ez dago hura metatzerik, eta berehala aldatu behar da, beste energia mota bat lortzeko.
3. Energia Eolikoa
Nola lortu: Gaur egun haizearen energia zinetikoaz baliatzeko aire sorgailuak erabiltzen dira. Aparatu horien hegal handiak haizeak mugitzen ditu eta mugimendu hori barne sorgailu bati transmititzen zaio elektrizitatea sortuz.
- Alde onak: Ez da agortzen eta doakoa da. Airesorgailuek instalazio eta mantentze-kostu txikiak dituzte. Errendimendu handia lortzen da. Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.
- Alde txarrak: Aldizkakoa eta ausazkoa da, haizearen mendean dagoelako. Oso zaila da hura metatzea. Airesorgailuak arriskutsuak dira hegaztientzat. Airesorgailuek eragina dute paisaian. Interferentziak sortzen ditu radarretan, telebistan...
Energia-iturri Berriztagarriak (Jarraipena)
1. Biomasa
Nola lortu: Hiru modu:
- Hazkunde bizkorreko eta energia-eduki handiko landare-espezieak landatuz.
- Zenbait jardueratan sortzen diren hondakinak aprobetxatuz.
- Zenbait landare-espezie kimikoki edo biologikoki aldatuz, energia-produktuak lortzeko.
- Alde onak: Hondakin gutxi sortzen ditu eta haiek biodegradagarriak dira. Bioerregaiek erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen dute. Biomasaren zati gehiena giza jardueretan sortutako hondakinak dira, beraz, energia lortzeko erabiltzean, ez dugu haiek tratatzen sosik gastatu beharrik.
- Alde txarrak: Energia-errendimendu txikia du. Fresko dagoenean, bolumen handia hartzen du, beraz, zaila da hura maneiatzea eta garraiatzea.
- Arazoak: Materiala trinkotu eta lehortu beharra dago.
2. Energia Geotermikoa
Nola sortu: Lurraren barruan pilatutako berotik lor daiteke.
- Alde onak: Ez du hondakinik sortzen, eta agorrezina da gizakien denbora-eskalan. Zenbait herrialdetan, errentagarria da energia geotermikoa erabiltzea, energia elektrikoa sortzeko.
- Alde txarrak: Hobi geotermikoak aurkitzea zaila eta garestia da. Askotan, irteera naturalik ez badago, Lurraren gainazala zulatu behar da. Ustiatzea eta mantentzea oso garestia izan daiteke.
3. Marea-energia
Nola lortu: Itsasoko uraren mugimendutik lortzen da.
- Alde onak: Energia-iturri garbia da. Ez du hondakinik sortzen. Ia agorrezina da.
- Alde txarrak: Hurbileko ekosistemetan eragina izan dezake. Oso leku gutxitan erabil daiteke. Energia-errendimendu txikia du. Goi-mailako teknologia behar da eta oso garestia da.