Energia Motak: Gida Osoa eta Konparatiboa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

Energia Motak

Eguzki-energia

  • Definizioa: Eguzki-energia eguzki-izpiak erabiliz energia sortzean datza. Energia hau erradiazio moduan heltzen da lurraren gainazalera.
  • Erabilera: Elektrizitatea eta beroa.
  • Teknologia: Ur beroa lortzeko, eguzki-kolektoreak; elektrizitatea lortzeko, eguzki-panelak.
  • Berriztagarria: Bai.
  • Abantailak: Garbia, ez duelako poluitzen; isila eta zaratarik gabekoa.
  • Desabantailak: Energia kantitate handiak lortu nahi badira, azalera handiak behar dira; aprobetxatzeko aukerak oso aldakorrak dira lurraldearen arabera.

Energia Eolikoa

  • Definizioa: Haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire-korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.
  • Erabilera: Elektrizitatea.
  • Teknologia: Energia mota hau sortzeko aerosorgailuak behar dira. Hauek lurrean nahiz itsasoan kokatzen dira, eremu haizetsuenak aprobetxatuz.
  • Berriztagarria: Bai, berriztagarria da, izan ere, haizearen indarraren eraginez sortutakoa da eta azken hau agortezina den baliabidea dugu.
  • Abantailak: Energia-iturri garbia, segurua eta berriztagarria; ez du berotegi-efektua eta euri azidoa eragiten duten gasik aireratzen.
  • Desabantailak: Haizearen jarraitasun eza; ikus-inpaktua.

Energia Geotermikoa

  • Definizioa: Energia geotermikoa lurraren barrualdean pilatutako berotik lor daitekeen energia da.
  • Erabilera: Ura berotzea eta elektrizitatea sortzea.
  • Teknologia: Hobi geotermikoak: tenperatura altukoak (ponpa eta turbina).
  • Berriztagarria: Bai.
  • Abantailak: Hondakinik ez; ez du naturan eragin handirik.
  • Desabantailak: Uraren kutsadura; leku batzuetan bakarrik merezi du erabiltzea.

Biomasa

  • Definizioa: Era guztietako materia organikotik sortutako energia.
  • Erabilera: Beroa, elektrizitatea, erregaiak.
  • Teknologia: Egurra erretzeko tresnak; biogasa gasa elektrizitate bihurtzeko planta.
  • Berriztagarria: Bai.
  • Abantailak: Eskura erraza da; elektrizitatea sortzen du; petrolioa ordezkatzen du.
  • Desabantailak: CO2 sortzen du; deforestazioa eragin dezake; zaborra behar da ekoizteko.

Hidrogenoa

  • Definizioa: Uretan eta erregai fosiletan aurki daiteke.
  • Erabilera: Hidrogeno-pila.
  • Teknologia: Gas naturaletik lortzeko teknologia edo uraren elektrolisia.
  • Berriztagarria: Bai, uretik lortzen bada.
  • Abantailak: Agortezina; ez du kutsatzen; erraza garraiatzea.
  • Desabantailak: Ez dago modu librean; beste energia batzuk behar ditu ekoizteko.

Energia Nuklearra

  • Definizioa: Energia nuklearra uranio-atomoen fisiotik sortzen da.
  • Erabilera: Elektrizitatea.
  • Teknologia: Zentral nuklearrak behar dira.
  • Berriztagarria: Ez, uranioa ez da berriztagarria eta agortu egin daiteke.
  • Abantailak: Ez dago erregai fosilak erabili beharrik; hauek baino hondakin gutxiago isurtzen dituzte atmosferara.
  • Desabantailak: Uranioaren ihesek hondamendi handiak eragin ditzakete; hondakinek urte asko behar dituzte arriskua galtzeko; mutazioak eta hainbat gaixotasun sor daitezke.

Itsas Energia

  • Definizioa: Itsasoaren energia aprobetxatzean datza.
  • Erabilera: Elektrizitatea.
  • Teknologia: Olatuen energia: ur-zutabe oszilatzailea, Pelamis, Tizas buiak; Marea-energia: Tizas lasterrak.
  • Berriztagarria: Bai.
  • Abantailak: Ez dituzte substantziak atmosferara isurtzen; ingurumena errespetatzen dute gehienek.
  • Desabantailak: Eraikitzen diren egitura batzuk ingurumena hondatzen dute.

Energia Hidraulikoa

  • Definizioa: Altuera batean dagoen uraren energia aprobetxatzean datza.
  • Erabilera: Energia elektrikoa.
  • Teknologia: Turbina, sorgailu elektrikoa.
  • Berriztagarria: Bai.
  • Abantailak: Ez du kutsadurarik sortzen; ura ez da eraldatzen.
  • Desabantailak: Ikus-inpaktua; ibaietako emaria aldatzen da eta honek inpaktu ekologikoak eragin ditzake.

Fracking

  • Definizioa: Lurrazpiko gasa ustiatzeko sistema.
  • Erabilera: Gasak.
  • Teknologia: Taladroak, hodiak, ura presioan jaurtitzeko indarra.
  • Berriztagarria: Ez, agortu egingo da.
  • Abantailak: Ekonomikoa; energia-lorpen handia.
  • Desabantailak: Lurpeko uren kutsadura; lurzorua erabat hondatu dezake.

Entradas relacionadas: