Energia: Motak, Iturriak eta Ekoizpen Elektrikoa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Energiaren Oinarriak eta Motak

1. Energia motak eta haien azalpenak

  • Energia mekanikoa: Mugimenduari lotutako energia da.
  • Energia elektrikoa: Deskarga eta korronte elektrikoei lotutako energia da.
  • Energia termikoa: Beroari lotutako energia da.
  • Argi-energia: Argiak berarekin dakarren energia da.
  • Energia nuklearra: Erreakzio nuklearrei lotutako energia da.
  • Energia kimikoa: Erreakzio kimikoek askatzen duten energia da, edo erreakzio horiek gertatzeko eman behar dena.

2. Energiaren eraldaketa eta adibideak

Zura erretzean, bertan metatutako energia kimikoa energia termiko eta argi-energia bihurtzen da.

Energia-iturriak eta Erregai Fosilak

3. Energia-iturri motak

  • Energia-iturri berriztagarriak: Haizea, eguzkia...
  • Energia-iturri berriztaezinak: Erregai fosilak, mineral erradioaktiboak...

4. Petrolioaren findegia

Petrolioa finduz, honako hauek lortzen dira: gasolina, gasolioa, fuel-olioa, plastikoa, ongarriak, pinturak, pestizidak eta zuntz sintetikoak.

5. Petrolioaren iraupena

Petrolio-erreserbek hamarkada batzuk besterik ez dute iraungo.

6. Ikatzaren erabilera eta iraupena

Ikatza metalurgia eta siderurgia industrian, gasaren eta beste erregai batzuen ekoizpenean erabiltzen da. Ikatz-erreserbek 200 urte inguru iraungo dute.

7. Ikatzaren desabantailak

  • Petrolioak baino gehiago kutsatzen du.
  • Energia-eraginkortasun txikiagoa du.

8. Gas naturala: Jatorria eta abantailak

Petrolio-hobiekin lotuta aurki daiteke gas naturala, edo gas-poltsa independenteetan. Erreserbek 90 bat urte iraungo dute.

Abantailak: Haren ahalmena petroliotik eratorritako erregai askorena baino handiagoa da, eta errekuntzan ia ez du kerik askatzen. Erregai fosilen artean egokiena da etxeetarako, garbia baita eta gasobideen bidez erraz garraiatzen baita.

Energia Nuklearra eta Atomoa

9. Fisio nuklearraren prozesua

Energia lortzeko prozesua da fisio nuklearra. Bertan, atomoen nukleoak puskatu egiten dira, eta elementu berriak eta energia kantitate handia lortzen dira. Gehienbat uranioa erabiltzen da.

10. Arazoak eta atomoaren osagaiak

Hondakin erradioaktiboek ehunka edo milaka urte irauten dute. Atomoaren osagaiak honako hauek dira:

  • Elektroia: Karga negatiboa.
  • Protoia: Karga positiboa.
  • Neutroia: Ez du kargarik.

Elektrizitatea eta Korronte Elektrikoa

11. Korronte elektrikoa eta bere efektuak

Elektrizitatearen mugimendua da korronte elektrikoa. Haren efektuak honako hauek dira: bero-efektua, argi-efektua, efektu magnetikoa eta efektu kimikoa.

12. Elektrizitatea ekoizteko sei modu

  1. Pilak eta bateriak.
  2. Mugimendutik, makina elektromagnetikoak erabiliz.
  3. Argitik, zelula fotovoltaikoak erabiliz.
  4. Marruskadura bidez.
  5. Presio bidez.
  6. Bero bidez, termopareak erabiliz.

13. Korronte motak eta gailuak

Bi korronte mota daude: zuzena eta alternoa.

  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du.
  • Dinamoa: Korronte elektriko zuzena sortzeko makina da.
  • Motor elektrikoa: Energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen du.

Zentral Elektriko Motak

14. Zentral termikoak eta biomasa

  • Errekuntzako zentral termikoa: Errekuntzatik lortzen dute turbinei eragiteko energia.
  • Zentral termiko nuklearra: Fisio nuklearrean oinarritutako erreakzio kontrolatuaren bidez lortzen dute lurruna.
  • Eguzki-zentral termikoa: Eguzkiaren beroa erabiltzen dute.
  • Biomasa-zentralak: Biomasa edo haren eratorriak erretzen dituzte.

15. Eguzki-zentral fotovoltaikoa

Zelula fotovoltaikoak erabiltzen dituzten zentralak dira.

Energiaren Garraioa eta Kontsumoa

16. Eskaria eta garraio elektrikoa

Eskaria tenperaturaren, argitasunaren edo kontsumo-ohituren arabera aldatzen da. Energia linea elektriko bidez garraiatzean, asko galtzen da bero bihurtuta; horregatik, intentsitatea ez oso handia izatea komeni da.

17. Etxebizitzako instalazioaren elementuak

  • Babes-kaxa nagusia.
  • Elikatze-linea nagusia.
  • Banakako deribazioa.
  • Babes-kaxa.

18. Zentralen abantailak eta desabantailak

  • Errekuntzakoa: Edozein lekutan egon daiteke, baina berotegi-efektua eta kutsadura termikoa sortzen ditu.
  • Nuklearra: Energia asko sortzen du gasik gabe, baina hondakin arriskutsuak sortzen ditu.
  • Hidroelektrikoa: Garbia da, baina ekosistemak eta paisaiak eraldatzen ditu.

19. Etxean energia aurrezteko aholkuak

Energia aurrezteko, honako hauek egin ditzakegu: etxetresna eraginkorrak erosi, isileko kontsumoari (stand-by) erreparatu, programa ekonomikoak erabili, edukiera ahalik eta gehien baliatu eta aire girotuaren erabilera murriztu.

Entradas relacionadas: