Energia Sorkuntza eta Zentral Elektrikoak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3 KB
Sorgailua
Sorgailua energia mekanikoa erabiliz energia elektrikoa ekoizten duen aparatua da. Osagai nagusiak kable harilkatua eta imana dira.
Zentral Elektrikoa
Zentral elektrikoa sorgailu elektriko batek biraketa energia mekanikoaren bidez energia elektrikoa sortzen duen aparatua da.
Zentral Hidraulikoa
Zentral hidraulikoak uraren energia zinetikoa erabiltzen du. Indar hori turbinara eramaten da, eta turbinaren ardatzari sorgailu bat lotuta dago.
- Abantailak: Ez du kutsatzen eta merkea da.
- Desabantailak: Inpaktu handia du paisaian.
Zentral Eolikoa
Zentral eolikoak haizearen energia zinetikoa erabiltzen du. Indar horrekin, errota erraldoi baten hegalak mugitzen dira, eta sorgailuaren ardatza ere mugitzen da.
- Abantailak: Energia garbia eta merkea da.
- Desabantailak: Kutsadura akustikoa eta bisuala sortzen ditu.
Zentral Heliotermikoa
Zentral Heliotermikoan, eguzkitik jasotako beroa ura lurruntzeko erabiltzen da. Eguzki izpiak eguzki plaka islatzaileek biltzen dituzte, eta dorre batean dagoen ura berotzen da. Bero horrek bigarren zirkuituan dagoen ura lurruntzen du, eta lurruna presio handiarekin turbinara doa, sorgailuak biraraziz eta elektrizitatea ekoitziz.
Gurutze Giltza
Gurutze giltza konexioaren polaritatea aldatzen duen osagaia da.
Zentral Termikoa
Zentral Termikoan, erregai fosilen errekuntzan sortutako beroa ura lurruntzeko erabiltzen da. Bero horrek ura lurruntzen du, eta lurrun hori presio handiarekin turbinara doa, elektrizitatea ekoitziz.
- Abantailak: Nahi dugunean konektatzen dugu.
- Desabantailak: Kutsakorra da, negutegi efektua eta euri azidoa sortzen ditu.
Zentral Nuklearra
Zentral Nuklearrean, erreakzio nuklear batek askatutako beroa ura lurruntzeko erabiltzen da. Ura berotzeko, zentralaren erreaktorean kontrolpeko fisio erreakzio nuklear bat gauzatzen da. Fisio erreakzioa atomoak apurtzea da.
- Abantailak: Merkea da, uranio asko badago elektrizitate asko ekoizten da, eta ez zaude eguraldiaren menpe.
- Desabantailak: Hondakin erradioaktiboak sortzen ditu eta istripu arriskua du.
Beste Zentral Motak
Beste energia-iturri batzuk ere badaude:
- Geotermikoa: Lurraren barruan dagoen beroa lurruntzeko erabiltzen da.
- Maremotriza: Itsasaldien energia erabiltzen duten zentralak dira.
- Biomasa: Hondakin organikoak (nekazaritzakoak, basokoak, etab.) erregai gisa erabiltzen dituzten zentralak dira.
Oersted-en Printzipioa
Oerstedek aurkitu zuen kable eroale baten inguruan iman bat mugitzen bada, eroale horren muturretan tentsio bat lortzen dela.
Transformadorea
Sortzen den elektrizitatearen tentsioa igotzen dute, hobeto garraiatzeko eta galera gutxiagorekin.