Energia Sorkuntza: Zentral Termikoak eta Nuklearrak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,2 KB
Zentral Termikoak
Zentral termikoek elektrizitatea sortzen dute erregai fosilekin.
Zentral Termikoen Funtzionamendu Etapak
- Erregaiaren energia bero bihurtu.
- Beroa lurrunarekin energia potentzial eta zinetiko bihurtu.
- Lurrunaren energia mekaniko bihurtu.
- Energia mekanikoa energia elektriko bihurtu.
Ziklo Konbinatuko Zentralak
Ziklo konbinatuko zentraletan gas naturaleko eta lurrun turbinak daude, ikatzaren gasifikazioa gas errekuntzarekin egiten da.
Hiru Unitate Nagusiak:
- Gasifikazio unitatea (erregai solidoa).
- Ziklo konbinatuko unitatea: Bi turbina eta berreskuratze galdara.
- Airea zatikatzeko unitatea: behar den oxigenoa sortu.
Erregai Fosilak: Kalteak eta Neurriak
Erregai Fosilaren Kalteak:
- Baliabide naturalak agortzea.
- Atmosfera, ura eta lurzorua kutsatzea.
- Bizidunei kalte egitea.
Neurriak:
- Sufre kantitatea murriztea.
- Sufre kantitate txikiko erregaiak erabiltzea.
- Zentraletan bilketa iragazkiak instalatzea.
Karbono dioxidoak berotegi efektua sortzen du.
Nukleo Atomikoetako Energia
Erreakzio kimikoetan aldaketa batzuk egoten dira, nukleoen inguruan biraka dabiltzan elektroietan; erreakzio nuklearretan, aldiz, nukleoak eurak aldatzen dira.
Erregai kimiko bat agortu egiten da zabor bihurtuz. Aldiz, erregai nuklearrak ez daude «erabiltzeko prest», eta ez dira erabat agortzen.
Zentral nuklear askok uranio aberastua erabiltzen dute.
Erabili ondoren, erregai nuklearrak hondakin inerteak sortzen ditu.
Energia Nuklearraren Prozesuaren Faseak
- Erregai nuklearra lortu eta prestatzea. Uranioa modu kimiko egokian transformatu ondoren, isotopo fisionagarriekin aberasten da.
- Irradiatzea. Neutroiek erregaia irradiatzen dute; nukleo atomikoen fisioak energia sortzen du.
- Berreskuratu, tratatu eta biltzea. Etapa honetan emankorrak diren material energetikoak berreskuratu eta hondakin erradiaktiboak tratatzen dira.
Erreaktore Nuklearren Sailkapena
Erreaktore nuklearrak modu askotan sailkatu daitezke:
- Fusiozko erreakzioak sortzen dituzten neutroien abiaduraren arabera: erreaktore azkarrak eta erreaktore termikoak.
- Erreaktoreak darabilen erregaiaren arabera: uranio naturala edo uranio aberastua.
- Erabilitako moderatzailearen arabera: ur arina, ur astuna edo grafitoa.
- Hozgarriaren arabera: Erreaktore batzuek ura erabiltzen dute hozteko (arina edo astuna).
Fisiozko Erreaktore Motak
- Presioko uraren bidezko erreaktoreak (PWR). Urak hoztu eta moderaturiko erreaktore nuklearrak dira; apur bat aberasturiko uranioa erabiltzen dute erregaitzat.
- Irakiten dagoen uraren bidezko erreaktoreak (BWR). Halako erreaktoreak oso hedatuta daude.
- Grafitoz moderaturiko ur irakinezko erreaktoreak. Halako erreaktoreek grafitoa erabiltzen dute moderatzailetzat.