Energia Sortzaileak: Aerosorgailuak, Zentral hidraulikoak, Eguzki plakak, Zentral fotoboltaikoak, Zentral mareomotrizak, Zentral nuklearrak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Aerosorgailuak: 

Energia mekanikoa → Energia elektrikoa

Aerosorgailuak hegoak dituzte eta hauek mugitu egiten dira haizearen energia zinetikoari esker. Ondoren, energia mekaniko hau energia elektrikoan bihurtzen da sorgailu elektrikoari esker. Eta horrela lortzen dugu elektrizitatea.

Zentral hidraulikoak:

Energia mekanikoa → Energia elektrikoa

Zentral hidraulikoetan urari esker lortzen dugu energia. Uraren jario azkarrak turbina bat mugiaraztea eragiten du, hau da, energia potentziala erabiltzen da turbina mugitzeko. Azkenik, turbinari eta sorgailuari esker, energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtzen da.

Eguzki plakak:

Energia termikoa → Energia elektrikoa

Eguzki plakak eguzkiak jotzen duen lekuetan kokatzen dira. Eguzkiaren irradiazioari esker, energia termikoa plaka hauetara iristen da eta plakak energia termiko hori elektrikoan bihurtzen dute. Oso garestiak izan arren, zuzenean psatzen dute energia termikoa elektrikora.

Zentral fotoboltaikoak:

Energia termikoa → Energia mekanikoa → Energia elektrikoa

Plaka batzuek eguzkiaren irradiazioa zentralaren toki zehatz batean islatzen dute. Toki zehatz horretan heliostatoak daude eta hauek irradiazioa ura pasatzen den hodi batean kontzentratzen dute. Honi esker, eguzkiaren energia termikoak ura berotzen du eta lurrun-sorgailu batean ura lurrundu egiten da. Lurrunaren presioak turbina bat mugiarazten du eta ondorioz, sorgailuan energia elektrikoa sortzen da energia mekanikotik.

Zentral mareomotrizak:

Energia mekanikoa → Energia elektrikoa

Zentral hauek aerosorgailuen antzekoak dira, baina ur azpian daude. Zentral hauek itsasaldien energia mekanikoa aprobatxatzen dute energia elektrikoa sortzeko hainbat sorgailuen bidez. Itsasaldiak zentral mareomotrizeen hegoak mugiarazten dituzte eta horrela lortzen dugu elektrizitatea.

Zentral nuklearrak:

Energia nuklearra → Energia termikoa → Energia elektrikoa

Zentral nuklearrak energia nuklearretik elektrizitatea sortzen dute. Elementuan arteko erreakzio nuklearretaz baliatzen dira. Erreakzio hauek energia nuklearra dute eta hauei esker ura berotu egiten dute. Zentral elektriko-termikoetan bezala ur hau lurrundu egiten da eta turbina bat mugiarazten du. Bukatzeko energia mekanikoa, energia elektrikora pasatzen da.

Entradas relacionadas: