Energia: Unitateak, Motak eta Nola Lortzen Den
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB
Energia Unitateak
Gorputz edo sistema batek aldaketak egiteko duen gaitasuna da energia. Energia-unitate erabilienak:
Joulea: Nazioarteko Sistemako unitatea da. Oso unitate txikia denez, kilojoulea erabili ohi da.
Kilokaloria: Asko erabiltzen da beroarekin lotutako prozesuetan.
Kilowatt/ordu: Energia elektrikoaren kontsumoa neurtzeko.
Energia Motak
Hona hemen energia mota batzuk:
Energia mekanikoa: Mugimenduekin lotutakoa da.
Energia termikoa: Tenperaturarekin lotutakoa da.
Energia kimikoa: Erreakzio kimikoekin lotutakoa da.
Energia nuklearra: Substantzia erradioaktiboak desintegratzean sortzen dena da.
Irradiatze-energia: Erradiazio elektromagnetikoekin lotutakoa da.
Energia elektrikoa: Mugitzen diren karga elektrikoekin lotutakoa da.
Nondik Lortzen Dugu Kontsumitzen Dugun Energia?
Hainbat energia iturritik lortzen dugu. Sailkatzeko bi irizpide hauek hartzen ditugu kontuan:
Jatorriaren arabera
Berriztagarriak: Agortzen ez direnak, kontsumitzeko erritmoa berriztatzeko erritmoa baino txikiagoa dutenei (Hidraulikoak, eguzki-energia, eolikoa, biomasa, marea-energia eta geotermikoa).
Berriztaezinak: Epe laburrean berriztatzen ez direnei; hau da, agortzen direnei (Ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa).
Erabileraren arabera
Ohiko iturriak: Energia gehien ematen dieten energia-iturriei (hidraulikoa, ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa).
Alternatiboak: Ez daude beste energia-iturriak bezain zabalduta, baino gero eta garrantzi handiagoa dute (Minihidraulikoa, eguzki-energia, eolikoa, biomasa, marea-energia eta geotermikoa).
Energia Nola Lortzen Den
Eraldaketa kimikoen bidez: Hori gertatzen da piletan.
Sorgailu elektriko bat: Zentral elektriko guztiek horrela funtzionatzen dute, zentral fotovoltaikoek izan ezik.
Panel fotovoltaikoak: Eguzki argia hartuta.
Energia sortzeko modu nagusia honako hau da: turbina bat mugiarazten da, eta turbinak sorgailu elektrikoa mugitzen du. Zentral elektriko gehienek oinarri hori dute.
Elektrizitatearen Garraioa eta Banaketa
Elektrizitatea erabiltzeko, zentral ekoizleetatik elektrizitatea kontsumitzen den tokietara eraman behar izaten da korronte elektrikoa; kable elektrikoen bidez garraiatu eta banatu behar izaten da. Kablea nolakoa den, hainbeste energia garraiatuko da denbora-unitate bakoitzeko.
Potentzia elektrikoa denbora-unitateko kontsumitutako energia elektrikoa da. P = V x I
(Potentzia wattetan, tentsioa voltetan eta intentsitatea anperetan adierazten dira.)
Energia elektriko asko garraiatu behar badugu, kontuan hartu behar da hurrengoa:
Garraiatutako intentsitatea zenbat eta handiagoa, kable elektrikoek orduan eta sekzio handiagoa izan behar dute.
Intentsitatea zenbat eta handiagoa, energia elektrikoaren zati handi bat galdu egiten da bero bihurtzean.
Hortaz energia elektrikoa garraiatu nahi badugu, tentsioa handitu eta intentsitatea murriztu behar dugu. Tentsioa handitu eta txikitzeko, transformadoreak erabiltzen dira. Kontsumo eta ekoizpen guneen ondoan egon ohi dira. Tentsioa handitu eta intentsitatea murriztuz gero, ez dugu potentziarik galtzen kableak berotzearen eraginez. Kable txikiagoak erabili ditzakegu, merkeagoak dira eta.
Transformadoreak
Korronte elektrikoaren tentsioa eta intentsitatea aldatu. Bi mota daude: jasotzaileak (tentsioa +, intentsitatea -) eta murriztatzaileak (kontrakoa). V1 x I1 = V2 x I2
Errekuntzako Zentral Termikoak
Zentral termiko honetan erregai batetik sortzen da energia, petroliotik, gasetik eta ikatzetik.
Ura sartzen da.
Beste aldetik erregaiak sartzen dira eta erretzean sortzen duten beroa ura lurruntzen du.
Gas hondakinak eta hondakin solidoak sortzen dira.
Ur lurruna turbina bat mugitzen du.
Turbina sorgailu batekin konektatuta dago korrontea sortzeko.
Ur lurruna hozkailu batetik igarotzen da ur bihurtzeko.
Prozesua behin eta berriz errepikatzen da.