Energia eta Zentral Motak: Definizioa, Abantailak eta Desabantailak
Enviado por julen y clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB
Energia: Definizioa eta Motak
Energia lan bat egiteko gaitasuna bezala definitzen da, eta beste gorputzetan aldaketak eta transformazioak eragiten ditu.
Energia Motak
- Energia Termikoa: Tenperaturarekin lotutakoa da.
- Energia Kimikoa: Erradiazio kimikoekin lotutakoa da.
- Energia Nuklearra: Substantzia erradioaktiboak desintegratzean sortzen dena da.
- Erradiazio Energia: Erradiazio elektromagnetikoekin lotutakoa da.
- Energia Elektrikoa: Mugitzen diren karga elektrikoekin lotutakoa da.
Zentral Motak
Zentral Mareomotrizak
Itsasoko marea igotzen denean, dikearen ateak irekitzen dira eta ura urtegian sartzen da. Uraren kantitatea gorenera iristen denean, ateak ixten dira. Itsasbehera prozesuan, itsasoaren maila behera egiten du. Itsasoaren maila urtegiarekiko desberdintzen denean, turbinen ateak irekitzen dira ura hortik sar dadin. Itsasoaren maila behera egiten du urtegiaren eta itsasoaren arteko aldea gorenera iritsi arte. Orduan, ateak irekitzen dira eta ura itsasora doa. Urak turbinaren hegalak mugiarazten ditu, eta horiek elektrizitatea ekoizteko sorgailua mugiarazten dute.
Abantailak
- Energia iturri berriztagarria.
- Ez da kutsagarria.
- Isila.
- Ohiko hornidura-sareak iristen ez diren lekuetarako egokia.
- Urteko edozein momentutan eta edozein eguralditan eskuragarri.
Desabantailak
- Paisaian eta ikusmenaren aldetik txarto geratzen da.
- Instalazio-kostu handia.
- Potentzia mugatua.
- Faunan eta floran eragin negatiboa.
- Mareen aldaketen araberakoa.
Zentral Eolikoak
Abantailak
- Ez du ingurunea kutsatzen.
- Egokiak garatu gabeko herrialdeetarako.
- Ez du erregairik behar.
Desabantailak
- Kutsadura bisuala eta akustikoa.
Zentral Fotovoltaikoak
Abantailak
- Energia iturri doakoa eta agortezina.
- Ez da kutsagarria eta isila.
- Argi-energia zuzenean energia elektriko bihurtzen du.
- Egokia garatu gabeko herrialdeetarako.
- Mantentze-kostu txikia.
Desabantailak
- Instalazio-kostu garestia.
Zentral Hidraulikoak
Grabitatezko Zentrala
Presarik gabeko zentrala da. Ibaiko ura desbideratu egiten da.
Abantaila
- Merkea da.
Desabantaila
- Ibaiaren emaria aldakorra da; neguan energia asko ekoiztuko da, baina udan oso gutxi.
Erreserba Zentrala
Presa bat dago eta urtegi bat sortzen du. Energia behar denean, presako ateak zabaltzen dira eta ura turbinetatik pasatzen da. Sorgailuan energia elektrikoa lortzen da.
Ponpaketa Zentrala
Bi presa eta bi urtegi ditu.
- Energia gehien behar den orduetan, goiko urtegitik behekora doa ura, turbinetatik pasatuz eta sorgailuan energia elektrikoa lortuz.
- Energia gutxiago behar dugun orduetan, beheko urtegitik goikora ponpatzen da ura, energia kontsumituz, geroago erabiltzeko.
Abantailak
- Garbia da.
- Energia berriztagarria.
- Mantentze-kostu txikiak.
Desabantailak
- Presek inguruko ekologia aldatzen dute.
- Hasierako instalazioa garestia da.
Energia-Transformazioak
Zentral Hidraulikoetan gertatzen den energia-transformazioa
- Ura urtegian: Energia potentzial grabitatorioa
- Ura hodietatik: Energia zinetikoa
- Turbina: Errotazio-energia zinetikoa
- Sorgailua: Energia elektrikoa
Zentral Eolikoan gertatzen den energia-transformazioa
- Haizea: Energia zinetikoa
- Helizea: Errotazio-energia zinetikoa
- Sorgailua: Energia elektrikoa